Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Zaldibarren jokatuko da bihar Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa

bertsolaritxapleketazaldibarkanporaketa2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udazkeneko faseko azken kanporaketa jokatuko da bihar Zaldibarko Olazar frontoian, arratsaldeko 17.30etan hasita. Ekitaldian parte hartuko duen Beñat Romero zornotzarrarekin batera, Beñat Vidal, Eneko Arrate, Igor Menika, Nerea Ibarzabal eta Peio Ormazabal izango dira agertokian.

Ormazabal 2014ko Bizkaiko Txapelketaren finalista izandakoa denez, fase honetan sartu da txapelketara. Beste bostak, Romero tarteko, Udabarriko fasean lortu zuten Udazkeneko kanporaketarako txartela.

Olzarren kantatuko duten sei bertsolariek finalaurrekoetan egoteko txartela eskuratzen saiatuko dira. Irabazlea zuzenean sailkatuko da eta gainontzeko bostak aurrera egin dezakete puntuazioaren arabera.

Saioan bete beharreko lana zortziko nagusian ofiziotan zein zortziko txikian ofiziotan hiruna bertsorekin hasiko dute. Jarraian, puntua emanda bertso bi zortziko txikian eta hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso asmatu beharko dituzte. Amaitzeko, bakarka, gai bati buruz bertso bi abestu beharko dituzte doinu eta neurri librean.

Saioko gai-emailea Maite Berriozabal izango da eta epaileak Alaitz Etxanobe, Ander Txakartegi, Iñaki Aurrekoetxea, Jon Jaio, Leire Etxebarria eta Miriam Juaristi. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi arituko da.

Orain arte jokatutako beste lau kanporaketetan eskualdeko hiru bertsolarik lortu dute finalaurrekoetarako txartela, Miren Amuriza, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ eta Beñat Ugartetxea, hain zuzen; laugarren sailkatua Ibon Ajuriagojeaskoa da. Gainera, 2014an finalista izan ziren Jone Uria, Oihana Bartra, Onintza Enbeita,  Xabat Galletebeitia, Etxahun Lekue eta Ibon Ajuriagojeaskoa, finalaurrekoetan egongo dira.

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados