Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Maristak Durango
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala

Zaldibarko Udalak umeentzako gela estali bat atondu eta Olazarkoz
ur-txorrotak hobetuko ditu

Zaldibarko herritarrek proiektu bi garatzea erabaki dute, boto bidez, aurrekontu parte-hartzaileetako bozketan: 0-5 urte bitarteko haurrentzako gela bat atontzea eguraldiak laguntzen ez duen egunetan erabilgarri egon dadin -proiektu horrek 4.500 euroko aurrekontua dauka-, eta Olazarko ur-txorrotak hobetzea (15.000 euro).

Bozkatze-saioa astearte arratsaldean egin zen, Liburutegi Zaharrean. Bertan, hamabi proiektu eraman ziren bozketara, 20.000 eurora arteko mugarekin. Han baturiko herritarren artean, aipaturiko proiektu bi horiek izan zuten babesik handiena: gela estalia atontzeko proposamenak 26 boto jaso zituen; ur-txorrotak hobetzekoak, 20. Horrenbestez, herritarren eskariak bere eginda, Zaldibarko Udalak proiektuok urte honetan garatzeko konpromisoa hartu du.

Eneritz Azpitarte alkateak eskerrak eman dizkie aurrekontu parte-hartzaileetako prozesuan esku hartu duten herritarrei. Bai proposamenak egiten parte hartu dutenei, baita bozketan parte hartu dutenei ere. Era berean, herritar guztiak animatu ditu etorriko diren parte-hartze saio berrietan esku hartzera: “Arrekontuak erabakitzeko saio parte hartzaileak onuragarriak dira herriarentzako. Proiektuak aberasten dituzte, eta herriko instalazioak zein zerbitzuak hobetu. Aurrerantzean ere ildo horretatik jarraituko dugu, Zaldibar hobetzen; herritarren eta udalaren elkarlanean sakontzen”, adierazi du Azpitartek.

Bozketaren emaitzak

Honako hauek izan dira aurrekontu parte hartzaileetako bozketaren emaitzak:

Proposamena Aurrekontua Boto kopurua
Gela bat 0-5 urte bitarteko umeentzat, eguraldiak laguntzen ez duenerako 4.500 euro 26
Olazarko ur-txorrotak hobetzea 15.000 euro 20
Udalekuen ordutegia eta iraupena luzatzea 9.125 euro 11
Jolasgunea sortzea Olazarren 7.500 euro 7
Parkeak hobetzea 8.022,3 euro 4
Hiri-altzarien mantenua hobetzea 6.000 euro 3
Kale-argiak jartzea Bekoetxe inguruetan 7.598, 84 euro 1
Artiako bidegurutzean biratzea debekatzeko seinalea jartzea 381,15 euro 0
Herriko lorategien garbiketa eta mantenua 3.000 euro 0
Ibilgailu elektrikoentzako kargatze-gunea atontzea 16.347,1 euro 0
Informazio panelak jartzea 6.000 euro 0
Lur-azpiko pasabidea garbitzea eta argiteria hobetzea 14.544,2 euro 0

 

 

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Trump

    La condición humana està como Trump. Un circo. Que llueve y hace frio? Pues os vais a casa y enseñais a vuestros hijas\os a aburrirse, a estar, a cocinar, a jugar,….pero claro, se nos hace duro estar con nuestros hijos. Y luego de 5 a 10 otra exigencia, de de 15 a 17 condones y espacios adecuados, cómodos y holgados para ligar y si el profesor le riñe un abogado para defender al monstruito que he creado. Permisividad, frustración cero, …pronto nos van a poner a los padres de patitas en la calle y todo con la bendición de las instituciones que no saben cómo parar este tren de infantilismo permanente.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados