Banner en desktop Banner en moviles
Uda Giro Durango
Haizetara Amorebieta
Maristak Durango
Santos Arriandi

Zaldibarko Udalak kirol elkarteetan euskara sustatzeko gida kaleratu du

Dekalogoaren aurkezpena.

Zaldibarko Euskara Zerbitzuak gida bat kaleratu du Zaldua Kirol Elkarteko hiru talderekin (saskibaloia, pilota, futbola) eta Biak Bat futbol taldearekin elkarlanean. Udalerriko kirol elkarteetan euskara sustatzeko dekalogoa da, familientzako hainbat praktika on jasotzen dituena.

Gidan, entrenatzaileari euskaraz egiteko, taldea euskaraz animatzeko edota euskara ulertzen ez dutenek jarraitu ahal izateko irizpideak jaso dituzte. Dekalogoaren aurkezpen publikoa ostiralean egin zuten, maiatzak 23, Euskaraldi betean. Ekitaldian, Biak Bat eta Zaldua taldeetako kideek parte hartu zuten.

Dekalogoak orain ikusi du argia, baina kirol elkarteetako ordezkariak eta gurasoak hilabetez hilabete ibili dira proiektu linguistikoa garatzen. 2023ko udazkenean hasi ziren batzen, euskara batzordearen bueltan, Emun aholkularitza enpresaren bitartekotzarekin. Izan guraso, entrenatzaile, begirale, klubeko ordezkari edo kirolari, denak ala denak euskarari bultzada emateko ekarpenak egiten hasi ziren. Horrela, hilero-hilero batzen ibili eta gero, gaur publikatu dute tresna berria.

Egitasmoaren bultzatzaileek azpimarratu dutenez, dekalogoa familia guztientzat zein udalerriko klub guztientzat dago erabilgarri. Era berean, Zaldibarko Udalak gurasoak, kirolariak eta kirol elkarteetako arduradunak animatu ditu dekalogoa erabiltzera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados