Zaldibarko Udalak ‘Zaldibarko Merkataritza Berpiztu 2020’ sustapen-kanpaina jarri du martxan, Covid-19 osasun larrialdiagatik txikizkako merkataritza eta zerbitzu sektoreek jasandako ondorioei aurre egiteko. Ekimenaren bidez 5 euroko erosketa bonoak doan emango zaizkie herritarrei.
Udalak martxan jarritako sustapen-kanpaina honetarako 8.000 euro bideratu ditu eta bost euroko bonoak herritarren artea banatuko dira, pertsona bakoitzak bi deskontu-bonu eskuratu ahal izango dituela gehienez.
Bono bakoitza 15 eurotik gorako erosketetan erabili ahal izango da kanpainari atxikitako saltokietan. Hala ere, kanpaina honetatik kanpo geratuko dira elikagaiak, edariak eta tabakoa eta, beraz, ostalaritza-zerbitzuak.
Bonuak maiatzaren 13tik aurrera jaso ahal izango dira, udaletxean 9:00etatik 12:00 etara, eta liburutegian 15: 00etatik 17: 00etara, aurreikusitako diru-atala agortu arte.
Ekimenarekin “itxi behar izan duten denda eta zerbitzuei laguntza ematea” premiazkoa dela uste du Udalak. “Ostalaritzako negozioak kanpaina honetatik kanpo geratu arren, zuzeneko laguntza-lerro bat” bideratuko dela adierazi dute Udal agintariek.
Durango, toma ejemplo
Pero si Durango ha dicho que va a hacer tres campañas de Bonos hasta el final de año, jajajaja. Se van a gastar 40.000 euros.