Euskal Jaiak Durango
Dendak Bai
Garaiko Udala
Bvrns Academy Durango

Goierriko karobia zaharberritzeko hitzarmena sinatu du Udalak

Zaldibarko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu du udalerriko familia batekin, Goierriko karobi historikoa modu integralean konpondu ahal izateko. Labea XIX. mendeko eraikina da, balio kultural handikoa, baina azken 20 urteetan mantentze lanik egin ez denez, gaur egun hondatuta dago, landarediak estalita eta ikusezin.

Egoera horren aurrean, udalak beharrezkotzat jo du azpiegitura konpontzea eta ondareari dagokion ikusgarritasuna ematea, eta, hain zuzen ere, labea jabego pribatuko lurretan dagoenez, udalak eremu horretako familiarekin egin du hitzarmena, bertan esku hartu ahal izateko.

Akordioak jasotzen duenez, Udalak bere gain hartuko ditu karobia eta inguruak garbitzeko lanak. Sastrakak kenduko ditu, eta ingurua txukundu. Behin hori eginda, udalak txosten tekniko bat egingo du karobiaren egoera ebaluatzeko eta beharrezko konponketak zehazteko.

Era berean, mantentze lanak urtean behin egiteko konpromisoa hartu du Udalak. Halaber, akordioak bigarren hitzarmen baterako bidea zabaltzen du, etorkizunean labearen konponketa integrala egiteko eta inbertsio tekniko zein ekonomikoak zehazteko.

Eneritz Azpitarte alkateak akordioa txalotu du, eta eskerrak eman dizkio karobiko lurren familiari, ondarea zaintzeko erraztasunak emateagatik. “Hogei urtean mantenu lanik egin ez denez, karobiak egoera tristea bizi du. Akordio honi eskerrak, ondarea berreskuratzeko bidean jarriko gara, karobiak garai bateko distira berreskuratu dezan. Gure herriko altxor historiko hau merezi bezala txukuntzeko eta zaintzeko ordua da”, esan du alkateak.

Ondare historikoa

Goierriko karobia Aixolarako bidean dago, Goenzelai Etxebarri baserritik gertu, eta 1997 eta 2000 urte artean zaharberritu zen azken aldiz. Balendin Lasuen historialari zaldibartarrak dokumentatu zuenez, “XIX. mende bukaerako labea da, lur-gainbehera txiki batean sendo eraikia, barruan kanpai zilindriko bat duena, tronko-konikoa, goiko aldeko barautsetik kargatzeko. Sua erdi-puntuko arkudun atexkatik sartzen zen. Ate hori oinarrian dago, bidearen aldean”.

Gainera, duela hamarkada batzuk labea zaharberritzeko premiaz hitz egin zuen: “Zalantzarik gabe, 1933-34 urte aldera funtzionatzeari utzi zion labea berreskuratzea interesgarria izango litzateke, batez ere, labearen ingurua egokitzeko, labe-karobia erabat estaltzen duten sastrakak eta landaredia kentzeko, eta aurrealdea eta alboak berdintzeko”.

Lasuenen hitzek erabateko zentzua izaten jarraitzen dute gaur egun ere. Hori dela eta, Zaldibarko Udalak bere konpromisoa berretsi du herriko ondarea zaintzeko eta dibulgatzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados