Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

‘Ainarak’ dokumentalaren emanaldiarekin hasiko dira gaur Zaldibarko Mendi Jardunaldiak

‘Ainarak’ dokumentalaren emanaldiarekin gaur hasiko diren Zaldibarko Mendi Jardunaldiak, mendizale eta abenturazale ezagunen ikus-entzunezkoak iragartzen ditu, Maite Zumarraga eta Idoia Rubial eta Eneko eta Iker Pou anaien lanak egitarauan tartekatzen baitira. Ekitaldi guztiak Liburutegi zaharrean izango dira, 18:3oean hasita.

Marga Gutierrezek idatzi, Juan San Martin eta Ritxi Lizartzak zuzendu eta Anne Etchegoyen musikaria protagonista duen ‘Ainarak’ filmarekin hasiko dira emanaldiak gaur bertan. Pelikulak, XIX. mendearen amaieratik XX. mendera Mauleko abarketa-fabriketan lan egitera joaten ziren Nafarroako eta Aragoiko Pirinioetako emakume gazteen zertzeladak ematen ditu.

Bilbao Mendi Film festibalean emandako ikus-entzunezkoak eskainiko dira apirilaren 3an eta 17an. Lehenengo saioan ‘Iretargi’, ‘Tòfol Castanyer, El Corredor Infinit’ eta ‘De L’ombre à la Lumière’ eskainiko dira, eta 17ko saioan ‘Agur Artzai’, ‘Ephemeral’ eta ‘This is Beth’ jarriko dira ikusgai.

Pou anaiak, azaroan

Yosemiteko bailaran dagoen Gran Capitan mendiaren inguruan egindako ‘Egunon Capitan!’ pelikula eskainiko da  apirilaren 20an. Maite Zumarragak eta Idoia Rubialek egindako filma, inguru haietan burututako hiru hilabeteko egonaldiaren emaitza da. Abentura horretako bi protagonistek zuzenean emango dute esperientziaren berri.

Edizio honetako ekitaldiak azaroaren 9an izango den saioarekin osatuko dira, ekitaldiko protagonistak diren Eneko eta Iker Pou kanpoan baitira une honetan. Mendizale eta eskalatzaile gasteiztarrek Zaldibarko Liburutegi zaharrera gerturatuko dira ‘Aupa Pou. Bizitzari sokaz lotuta’ liburua zuzenean aurkezteko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados