Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Xara Tabernak eta Patxi Aranberri harakinak irabazi dituzte Buzkantza lehiaketak

Xara Tabernak eta Patxi Aranberri harakinak irabazi dituzte Buzkantza lehiaketak

Elorrioko Berrio-Otxoa kaleko bi negoziok irabazi dituzte asteburuan Buzkantza Jaiaren baitan antolatutako bi lehiaketak. Igandean ospatu zen odoloste egileen lehiaketa Patxi Aranberri harakinak irabazi zuen eta odolosteekin egindako pintxo lehiaketa berriz Xara Tabernak eskuratu zuen.

Aranbarrik zein Xara Tabernak lehiaketako bi atalak irabazi zituzten, epaimahai teknikoarena zein herritarrena alegia, batak eta besteak aldeko boto gehien jaso baitzituzten.

Odoloste lehiaketa igande goizean ospatu zen herriko elkarte gastronomikotan eta sukaldari profesionalekin osatutako epaimahaiak lau harakinen odolosteak aukeratu zituen finalerako. Lehiaketan bat etorri ziren herritarrek emandako botoak zein epaimahai profesionalenak eta irabazlea Patxi Aranberri izan zen.

Aranbarrik igandean lortutako saria lehiaketa honetan lortzen duen bigarrena da, 2013an herri-bozketako irabazlea izan baitzen. Urte hartan Abadiñoko Milikua lortu zuen epaimahai teknikoaren saria eta 2014an Durango Alberdik irabazi zuen epaimahaia teknikoren saria eta Aldekoa berriztarrak herri-bozketaren saria eskuratu zuen.

‘Txantxibiri’ pintxo irabazlea

Zazpi taberna aurkeztu ziren igande goizetik astearte eguerdirarte ospatutako odoloste pintxo lehiaketara. Herritarrek zein lehiaketara aurkeztutako pintxoak dastatzeko gerturatutako bisitariek eta epaimahai profesionalak aho batez aukeratu zuten irabazlea Xara tabernak aurkeztutako ‘Txantxibiri’ pintxo zela.

Xara tabernako Agurtzane Oleatxea sukaldariak lehiaketari neurria hartu diola berretsi du. Iaz ere bi sariak lortu zituen, epaimahai profesionalena eta herritarrena alegia, eta 2013an pintxo onenaren saria eman zioten profesionalek.

Taberna horrek ‘Txantxibiri’ izeneko pintxoa aurkeztu du orain arte burututako hiru edizioetan, baina urte bakoitzeko prestaketa desberdina izan da. Aurtengoak izozkia zirudien; odolosteaz eta aza kurruskariarekin egindako bola konpotaz beteriko barkillozko kukurutxo gainean aurkeztu zuten.

Tanger tabernak aurkeztutako pintxoak berriz aipamena lortu zuen, epaimahai teknikoak finalista aurkeztu zuelako.

Hiru egunetan egindako lehiaketak oso harrera izan zuen herritarren eta bisitarien artan eta herri-bozketarako emandakoa botoak 2.300 izan baziren “tabernetan saldutako pintxoak askoz be gehiago izan ziren”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados