Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

‘Xabinaitor’, lehen euskal super-heroia San Agustinen

‘Xabinaitor’, lehen euskal super-heroia San Agustinen

Gorringo antzerki taldeak ikuskizun berria dakar igande honetan Durangoko San Agustin Kultur Gunera, ‘Xabinaitor’ lehen euskal super-heroia. Humorezko lan hau lehen aldiz taularatuko dute Bizkaian. Anjel Alkain aktorea izan zen atzoko aurkezpenean, eta “albiste ikaragarri” bat eman zuen: “domekan durangarrek barre egiteko aukera izango dute”.

Patxi Gallego idazle eta marrazkilariaren ‘Xabineitor eta Pololoen trilogia’ komikietan oinarritutako lana da Gorringo taldeak datorren igandean Durangon taularatuko duena. “Egunon, notizi ikaragarri batekin nator, domekan durangarrek barre egiteko aukera izango dute, eta ez da gutxi, gu intentzio honekin etorriko gara, eta horretarako aproposa den obra bat prestatu dugu, Xabinaitor”, aurkeztu zuen Anjel Alkain aktoreak.

Duela hiru urte aipatutako komikiak arrakasta handia izan zuen Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan,  Gorringo taldekoek irakurri eta “hau guk egiteko modukoa da” pentsatu zuten. Trilogia kaleratu arte zain egon dira eta Nagore Aranburuk antzerkirako moldatu du. Zuzendaria ostera, Anartz Zuazua da.

Pertsonaia hau zergatik aukeratu duten argi dauka Alkainek, “guk nahi duguna da jendearengana iritsi, kasu honetan komediarekin. Xabinaitorrek jende askorengana iristeko aukera ematen zigun, iruditzen zaigu gainera, euskararen munduak ere gauza hauek behar dituela”.

Xabinaitor lehen super-heroia euskalduna da, “EGA tituloduna”.  Pertsonaia horretan jende asko identifikatuko dela uste du Alkainek, “uste dut gutako asko garela, egoera asko niri ere pasa zaizkidalako. Gauza batzuekin barre egiteko moduan gaude, urteak pasa dira eta”. Sabino Luzuriaga, Xabinaitor, azken 30 urteetako “euskal produktu bat da, ikastolako ume bat, guraso konkretu batzuk dituena, gu bezala”.

Alkainekin batera Mari Jose Balier kultura zinegotzia, eta Arantza Arrazola, Kultur guneko koordinatzailea izan ziren antzerkia aurkeztu zuten prentsaurrekoan. “Euskararen mundua oso serioa da, horregatik aukeratu dute obra hau”, azaldu zuen Mari Jose Balier kultura zinegotziak, “sortzaileek diotenez euren buruaz barre egitea bezalakorik ez dago, beraz hori egin beharko dugu”.

Mikel Pagadizabal aktoreak egiten du ‘Xabinaitor’ edo Sabino Luzuriagaren papera eta  Alkain berriz, haren atzetik dabilen polizia da. Gainerako aktoreak ere Wazemank telebista saio ospetsutik ezagutzen ditugunak dira: Mikel Laskurain, Egoitz Lasa, Ainere Tolosa, Ixabel Agirresarobe eta  Asier Sota.

Antzezlana datorren igandean izango da, arratsaldeko 7retan, San Agustin Kultur Gunean.  Sarrerak zortzi euro balioko ditu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados