Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Vulkano taldeak eta gazteak izango dute protagonismoa jaien hasieran

Vulkano taldeak eta gazteak izango dute protagonismoa jaien hasieran

Vulkano futbol taldeak eta herriko gazteak izango dira Otxandion garu hasiko diren Santamaña jaietako lehen protagonistak; futbolariek aurtengo txupinazoa piztuko dute eta gazteek bazkaria eta olinpiadak izango dituzte. Jaiak bi asteburutan banatutako zazpi egun iraungo dituzte eta egitarauan ez dira faltako musika saioak, sokamuturra, pelota partiduak eta kale ikuskizunak.

Gazteen bazkaria eta olinpiadekin eta Zelaietan Vulkanoko eta Athleticeko beteranoak jokatuko duten partiduarekin hasiko dira jaiak gaur arratsaldean. 19.30ean ohiko Salve Regina abestuko dute Santa Marina elizan eta 21.00etan txupina piztu eta danborrada abiatuko da. Liskerren erromeria plazan eta Zain, Astalapo, Voltai eta Indarrap taldeek gaztetxean eskainiko duten kontzertuarekin osatuko dira lehen eguneko ekitaldiak.   

Txistularien kalejirarekin eta Urduri dantza taldearen agerrakdiarekin hasiko da biharko prestatutako egitaraua eta arratsaldean esku-pelota partiduak izango dira Mañondon. Lehenengo norgehiagokan Urrejola eta Mendiak Larrañaga eta Aguirre izango dituzte aurkari eta ondoren Olaizola I.k eta Mikel Goñik Saralegi eta Azpiazuren kontra jokatuko dute. Ondren ‘Eska, eska, eska, hamaika eska’ antzezlana eta Garilak 26 taldearen erromeria izango dira.


Sokamuturra

Diana eta sokamuturrarekin abiatuko da etzi ospatuko den Umeen eguna. Beraientzako prestatutako egitaraua jolasekin, txupinarekin, Herri kanta egunarekin eta bazkari herrikoarekin abiatuko da. Arratsaldean umeentzako tailerrak eta puzgarriak, Soinubilen plaza-dantza eta kantuak eta Irrien laguna ikuskizuna ere izango dira.

Santamañak jarraipena izango dute hurrengo ostegunetik aurrera, 23tik hain zuzen, egun horretan izango den bizikleta saltoen erakustaldiarekin, eta hurrengo egunean jokatuko diren tute, mus eta briska txapelketekin.


Peska-txapelketa

Larunbata goizean peska-txapelketa, herriko Urbiribil dultzaineroen kalejira, paella eta bolo txapelketak izango dira eta gauean Eskean Kristo eta Belako taldeen kontzertua eta Izerdi Gorriaren erromeria egongo dira. Gaztetxea berriz Las Tea Party Djen saioa izango da.

Aurtengo Santamañak uztailaren 26an amaituko dira. Egun horretako ekitaldiak Andikonako Foroak adostutako testuaren onarpenarekin eta 1936ko bonbardaketan hildakoen omenaldiarekin hasiko dira. Ondoren Otxandio eta Aramaioko banden ikuskizuna hasiko da. Zirika Zirkus konpainiak arratsaldean eskainiko duen ‘Tren geltokia’ zirku-ikuskizuna; Batukotx taldearen batukada, Orotz taldearen erromeria eta ‘Agur Santa Marina’ abestiarekin emango diote amaiera aurtengo jaiei.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados