Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Udal merkatuak osasun bermeekin egitea eskatu du EHNEk

“Segurtasun neurri guztiak ondo beteta” egin da gaur goizea Elorriko merkatua.

“Udalei merkatuak behar diren osasun bermeekin egitea ahalbideratzea” eskatu die EHNE-Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak, herritarrek erosteko eta baserritarrak lan egiteko dituzten eskubideak horrela uztartuko baitira. Baserritarren sindikatuak bere kezka adierazi nahi izan du plaza eta merkatu desberdinetan koronabirusak eragindako egoeragatik.

EHNEk kontuan hartu du egunotako osasun krisi egoera, baita Espainiar estatuko presidenteak Alerta Sanitarioa adierazi zuenenean ‘udal merkatuei’ buruz esandako ere. Pedro Sanchezek “gainontzeko elikadura guneen maila berean” jarri zituen azoka horiek, sindikatuaren arabera.

Eusko Jaurlaritzak Covid-19aren aurren ezarritako protokoloa ere norabide berdinetik doala gogoratu du sindikatuak. Iñigo Urkulluren gobernuak “elikagaien hornidura funtsezko jarduera da, eta garrantzitsua” dela dio, eta horregatik “bermatu egin behar da, bereziki osasun larrialdiko egoeran…”.

Ordizian eguaztenero egiten den merkatuan hartutako neurriak baliagarritzat eman ditu EHNEk. “Daukan bolumenagatik, eta osasun baldintza egokiak bermatze aldera ezinezkoa ikusten dugu bere horretan mantentzea”, adierazi dute.

Merkatua egin ahal izateko hainbat neurri hartu zituzten bai saltzaileek baita bezeroek ere. Saltzaile bakarra postu bakoitzeko; derrigorrezko eskularruen erabilera; 1,5 metroko segurtasun tartea mantentzea baserritarren artean; 1,5 metroko segurtasun tartea baserritar eta erosleen artean mantentzea; edo erosketa bakoitzetik bestera eskuak desinfektatu beharra, besteak beste, izan dira jarritako betebeharrak.

Normaltasuna Elorrion

Elorrion gaur goizean egin den ‘merkatutxoa’ri ere antzerako araudia ipini dio Udalak, “salmenta-postuen arteko tarte zabala” ezarri delako, bezeroen “sarbidea hesien bidez” kontrolatu delako, eta Udaltzaingoak bertatik-bertarako jarraipena egin diolako. Udalaren arabera “segurtasun neurri guztiak ondo beteta” egin da barikuetako azoka.

Elorrioko merkatuan bertako bizpahiru baserritar egoten dira eta kanpotik etorritako lauzpabost fruta saltzaile. Gaurkoan ez da egon oinetako, arropa eta bestelako produktuen saltzailerik.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

3 Comentarios

  1. Maritxu

    Como sanitaria que soy me quedé sorprendida que se celebrara el mercadillo en mi pueblo. Con esto no quiero decir que las grandes superficies lo estén haciendo mejor ni que, por supuesto, no sigamos consumiendo los productos de nuestros baserritaras. Solo pretendo escribir para que, por favor, no nos relajemos saliendo de casa. El ” pico” del Covid-19 llegará esta semana, salid solo de casa cuando sea imprescindible, no busquéis excusas para el ” paseillo, guardad la cuarentena ( quien tenga que hacerla).

    Deja una Respuesta
  2. erlea

    Pues las medidas de seguridad eran mejores que en el EROSKI. No nos vais a obligar a consumir en grandes superficies, seguiremos consumiendo de baserritarras de Elorrio y alrededores.

    Eskerrik asko al Ayuntamiento por tomar todas las medidas necesarias. Animo baserritarrak eta EHNE!

    #Yomequedoencasa #Yocomproabaserritarras

    Deja una Respuesta
    1. Fua

      No daba un duro por esto, pero tengo que felicitar a los organizadores, porque ciertamente, mejores medidas de seguridad que en cualquier supermercado.

      Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados