Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Txupinazoarekin ekingo diote gaur Belatxikietako jaiei

Txupinazoarekin ekingo diote gaur Belatxikietako jaiei

Amorebieta-Etxanoko Karmenak amaitu ondoren, jaiari ekingo diote zornotzarrek Belatxikietako baselizaren inguruan. Kontzertuak, herri kirolak, erromeriak eta txapelketak izango dira nagusi bi egunetan zehar. Txosna, bokatak, kafea eta musika ez dira faltako gaur eta bihar.

Txupinazoarekin hasiko dira jaiak gaur arratsaldeko 19.30ean. Luntxa ostean, kontzertuak alaituko dute gaurko gaua.
Bihar Inazio Deunaren eguna ospatuko da. Goizean goiz txistulariak arituko dira eta ondoren Inazio Deunaren Ereserkia abestu eta Meza Santua ospatuko dute.

Sokatira lehiaketa eguerdian hasiko da. Lehehengo sariak 60 euro banatuko ditu eta bigarrenak, berriz, 30 euro. Ondoren, Julen Mendieta, Done Intxausti eta Xabier Garcia ‘Utxi’ aizkolarien txanda helduko da.

Koldok eta Unaik eguerdiko erromeria alaituko dute. Egitaraurai amaiera emateko, igel txapelketa lehiatuko da arratsaldeko 16.00etan. Lehenengo saria 60 eurokoa izango da eta bigarrena, ordea, 20 eurokoa.

 

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados