Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Bertsotan ibiliko dira Gerediaga auzoko Salbadore jaietan

Bertsotan ibiliko dira Gerediaga auzoko Salbadore jaietan

Abadiñoko Gerediaga Auzoa Salbadore jaietan murgilduko da gaurtik aurrera.  Hamabi Harri Auzo Elkarteak, Udaletxearen lagunatzarekin, prestatu duen egitarauak kontzertuak, lehiaketak, bertsolariak eta dantza saioak eskainiko ditu.

Donien Atxa jaso eta txapligu eta trikitixa doinuekin jaiei hasiera emango diete gaur, iluntzeko 20.00etan. Ondoren, Euskal Okelaz egindako gisaua banatuko da hurbilduko diren guztien artean. Gaueko 22.00etan, berriz, DJ Patry arituko da, aspaldiko soinuekin ‘karrozilentzako’ jaia eskainiz. Erromerian Ezten Giro taldea izango da, eta ondoren ‘Igo Bolumena’ saioarekin DJ Patry bueltatuko da.

Jai egitarauarekin bihar jarraituko dute arratsaldeko 18.30ean ospatuko den Asto Lasterketarekin. Hainbat sari banatuko dira: 80 euro, 60 euro eta 40 eurokoak. Ondoren, Tortilla Txapelketa burutuko da eta hainbat sari izango dira ere: 60 euro, 40 euro eta 20 eurokoak hain zuzen ere. Jai Batzordeak kalitatezko Euskal tomateaz prestaturiko entsalada eta ardoa jarriko ditu, plazan afari-merienda  egingo dutenen artean.

 

Bertsolariak eta Luhartz

Andoni Egaña, Jon Maia, Amets Arzallus eta Unai Iturriaga bertsolariek, Maite Berriozabal gaijartzailearekin, bertso saioa eskainiko dute 22.30ean. Ondoren Luhartz Taldea arituko da gaueko erromerian.

Jaiek igandean jarraituko dute Hamabi Harri dantzarien eta irlanderen dantza saioarekin. Goizean zehar makailau txapelketa pil pil erara burutuko da, eta arratsaldeko 17.00etan, berriz, Mus Txapelketa ospatuko dute. Ondoren, karabinaz tiro txapelketaren txanda izango da. Iluntzean Ansorregi, Larrañaga eta Lutxurdiorekin erromeria egongo da. Afari herrikoiaren ostean, erromeriak aurrera jarraituko du.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados