UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Boroako III. Ganadu eta Artisau Azoka egingo dute domekan

Datorren apirilaren 26an, igandea, 10:00etatik 14:30era bitartean, Boroak III. Ganadu eta Artisau Azoka hartuko du. Adin guztietarako egitaraua prestatu da, eta bertan ganadu eta nekazal postuen erakusketak, produktu dastaketak eta herri-kirol erakustaldiak izango dira protagonista.

Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera azokari, ganadu eta nekazal postuen erakusketarekin. Goiz osoan zehar trikitilariek girotuko dute Boroa, eta Eusko Label produktuen dastaketak ere eskainiko dira.

Egitarauko une nagusietako bat 12:00etan izango da, Mikel Etxebarriak eskainiko duen ardi-mozketa erakustaldiarekin. Ondoren, 13:00etan, herri kirolen txanda helduko da: harri-jasotzaile lanetan Jon Gisasola eta Haritz eta Izei Abendibar arituko dira, eta aizkoran Irati Astondoa izango da protagonista.

Azokak tradizioa, lehen sektorea eta tokiko produktuak uztartuko ditu, giro herrikoian, zornotzar zein bisitarien gozamenerako.

Trafiko neurriak

Azoka dela eta, trafiko-neurri bereziak ezarriko dira Boroa inguruan. 10:00etatik 14:30era, Boroara sartzeko errepidea noranzko bakarrekoa izango da, eta irteera Urgoiti auzotik egin beharko da. Garaitondotik, ordea, sarrera eta irteera bi noranzkoetan mantenduko dira.

Era berean, seinaleak eta konoak jarriko dira baserrietarako sarbideetan, baimendu gabeko lekuetan aparkatzea saihesteko. Gogorarazten da Urgoiti eta Marabi auzoetara sarrera bizilagunentzat soilik izango dela.

Neurri hauekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak azokara bertaratzen direnen segurtasuna eta ekitaldiaren garapen egokia bermatu nahi ditu. Egunean zehar, trafiko-langileen eta Udaltzaingoaren jarraibideei kasu egitea gomendatzen da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados