Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

“Txalogarria da herritar batek erasoa identifikatu eta neurriak hartu izana”

elorrioko-udalaElorrioko Udalak eta Asanblada Feministak txalotu egin dute joan zen astean gertatutako eraso matxistaren ondoren, herritar batek erasoa identifikatzea eta “esku hartzeak”, 48 urteko gizona “auzitegietara eramatea” ahalbidetu zuelako.

Erasotzaileak bi adin txikikoei argazkiak eta grabazioa egiteaz gain, bietako bati hanketan ukituak egin zizkion. Gizonezkoa Ertzaintzak atxilotu zuen eta Durangoko Epaitegitik pasatu ondoren, epaileak kartzelaratzeko aginduan eman zuen.

Hori dela eta, Elorrioko Udalaren Bozeramaileen Bilerak, “gaitzespen irmoa” adierazi du eraso matxista horren kontra. Gainera, Udaleko arduradunak “harremanetan jarri dira adingabe horien familiekin, korporazioaren babes osoa helarazteko eta behar izan dezaketen laguntza eskaintzeko”.

“Emakume izateagatik jasaten dugun edozein indarkeria mota Giza Eskubideen urraketa larri eta onartezina da”, Udalaren ordezkarien arabera.

Asanblada Feministarentzat berriz, erasoa “neska/emakumeon* gorputzekiko zapalkuntza, kontrola eta sexualizazioa agerian uzten ditu”.

Gizon kartzelaratuaren jarrera salatu zuen herritarraren eredua jarraitzera animatu du Asanblada Feministak, “denok baikara sistema hau iraultzeko beharrezko subjektuak. Jarraitu dezagun, autodefentsa feministaren eskutik, erasotzaileak identifikatu eta erasoak salatzen; eta bitartean, erasoa jasaten dutenak, boteretu, babestu, eta diskrezio osoz zaintzen”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados