Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Tokiko Agenda 21, Durangoko Udalaren webgunean

???Azkeneko urteetan tresna benetan dinamikoa bilakatu da Durangoko Tokiko Agenda 21,  durangarren, herriko bertako zein eskualdeko eragileen eta uriko udalbatzaren arteko parte-hartze eta elkarlanerako???. Hau dela eta, Durangoko Udalaren webguneko atal berrian Tokiko Agenda 21ekin lotutako berriak plazaratuko dira.

Bileretako agiriak ez ezik, datozen batzarrak egiteko toki-egunen berri eta Durangoko Tokiko Agenda 21 lotutako berriak ere plazaratuko dira. Dena dela, atalak asmo handiagoak jarraitzen ditu, izan ere plataforma elkarreragilea izan dadin Tokiko Agenda 21ean parte hartzen dutenen arteko hartu-emanak estutzeko xedea dauka.

Ildo honetan, Agenda 21en baitan diharduten lan-taldeen, gura duen edonork parte hartu dezake lan-taldeotan,  eskari nagusietarik bati erantzuteko, atal berezia ipini da abian udalaren webgunearen barruan. Lan-taldeetan eta parte-hartze zabaleko foroetan garatutako informazio eta dokumentuak era ordenatuan agertuko dira, agiriok parte-hartzaile guztiek eskuratzeko moduan izan daitezen, bai eta interesa duen edozein herritarren eskura ere.

???Atal berrirako asmoen artean ere badago parte-hartzaileen beharrizanei egokitutako gunea izan dadila. Beharrizanak sortu ahala, webgunearen atala berorietara egokituz joango gara???, azpimarratu dute udaletik.

Uriko Tokiko Agendak, 2002. urtean ekin zion ibilbideari, eta dinamika parte-harrarazlea izan da prozesuaren bereizgarria. Urte honetan, parte-hartze prozesua egokituz joan da herritarren parte-hartze beharrizanei, parte-hartze prozesuaren beraren konfigurazioari dagokionez, batzarren maiztasunaz, gaiez denaz bezainbatean, e.a. ???Malgutasun hori izan da, gainera, arrakastaren giltzarria???, adierazi dute udaletik.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados