Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Danbaka Musika Lehiaketak proposamen musikal berriak ezagutzeko parada emango du

Danbaka Musika Lehiaketak proposamen musikal berriak ezagutzeko parada emango du

Abian da Danbaka Musika Lehiaketaren  laugarren edizioa. Debagoieneko, Debabarreneko eta Durangaldeko musika taldeek, irailaren 17ra arte lehiaketan izena emateko epea zabalik izango dute. Aurkezten direnen artean, epaimahaiak 19 talde aukeratuko ditu eta ikusleek 20. taldea aukeratuko dute Interneten botoa emanez. Garaileak disko bat argitaratzeko aukera edukiko du.

Burrunba eta danbatekoak berriro entzungo dira Elgetako Espaloia Kafe Antzokian urritik aurrera. Beraz, laster inguruko bailaretan azken bi urteetan sortu diren proposamen musikal berriak ezagutzeko parada ezin hobea izango da. Debagoieneko musikariak elkarrekin lehiatzeko sortu zuen Goiena Komunikazio Kooperatibak  Danbaka 2004an. Baina 2008ko ediziotik, Debabarrena eta Durangaldeko taldeak ere bere baitan hartzen ditu, “Debagoieneko taldeei pizgarri bat emateko, euren buruak gainditzeko” azaldu du Iker Barandiaranek, lehiaketako antolatzaileetako batek.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, taldeko kideren bat gutxienez Debagoiena, Debabarrena edo Durangaldekoa izan beharko du, eta taldeak ezingo du indarrean kontratu diskografikorik izan. Izena ematen duten talde guztiek ez dute lehiaketan parte hartuko ordea. Horietatik hogeik joko dute lehiaketan, 19 epaimahaiak hautatuta.

Talde horien izenak urriaren 4an emango dituzte aditzera, eta falta den gainerako taldea ikusleek aukeratuko dute. Urriaren 8ra arte izango dute horretarako aukera, eta Internet bidez emango da bozka. Hogeigarren taldea aukeratzeaz gainera, ikusleen saria ere egongo da. Hala, Internet bidez botoa emateaz gainera, Espaloia Kafe Antzokira bertara joaten direnek ere euren epaia eman dezakete. Azken aukera horrek izango du saria aukeratzeko garaian pisurik handiena.

Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin elkarlanean, disko bat argitaratzeko aukera edukiko du Danbakako garaileak, orain arte izan den moduan. Debagoieneko talde onenaren saria ere badago, 2008ko edizioaz geroztik; eta diskoa grabatzeko baino, bideoklip bat grabatzeko aukera edukiko dute aurten lehenengo aldiz. Ikusleek aukeratutako taldeak musika instrumentua eskuratzeko bonoa jasoko du.

 

Finala, urtarrilaren 14an

“Musikan gero eta indar handiagoa hartzen ari dira ikus-entzunezkoak, eta horregatik hartu dugu hautu hori” azaltzen du Iban Arantzabal Danbakako antolatzaileak. “Bideokliparen zabalkundea era askotakoa da gainera, youtuben, norbere blog edo webguneetan, telebista lokaletan… gaur egun musikaz gain irudia ematea ere eraginkorra da oso. Eta zer esanik ez jendartean ezagutarazten hasteko”, zehaztu dute antolatzaileek.

Danbakako emanaldiak urriaren 22an hasi eta abenduaren 17an amaituko dira. Finala, berriz, urtarrilaren 14an izango da. Kontzertu guztiak Elgetako Espaloi Kafe Antzokian izango dira, gaueko 22:30ean.

Lehiaketan parte hartzeko, CDak entregatu beharko dira, zehazki hiru kantu original eta ez bertsioak, izango dituztena. CDan barik, MP3an ere ahal izango dira hiru kantuak, e-postaz danbaka@danbaka.com helbidera. CDarekin batera, taldearen argazkiak, biografi txiki bat helbidea, telefonoa eta e-posta jakinaraziko dira. Dokumentazio osatua bidaltzea garrantzitsua da. Helbidea hoanko hau da: Goiena Komunikazio Zerbitzuak. DANBAKA, 132 posta-kutxa, 20500 Arrasate.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados