Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

TMAko langile ohiek enpresari baten kontrako mozioa aurkeztuko dute gaur Mañariko udalbatzan

Hainbat mobilizazio egin dituzte TMAko langile ohi auziperatuei babesa emateko.
Hainbat mobilizazio egin dituzte TMAko langile ohi auziperatuei babesa emateko.

LAB sindikatuak hainbat ekimen prestatu ditu Mañarian, herrian bizi eta Etxebarriko Talleres Mecánicos Arakistaineko (TMA) enpresa burua zen Rafael Zabalaren “jazarpen sindikala” salatzeko. Enpresariak hainbat langileren kontrako salaketak jarri zituen eta horietako bi azaroaren 29an epaituko dituzte Bilbon.

LABek deitutako mobilizazioak Zabala Mañarikoa delako eta “eskualde honetan ere bat egin dugu TMAko langile ohien borroka eta aldarrikapenekin” adierazi dute.

Mañarian egingo dituzten bi mobilizazioak gaur izango dira. Bata arratsaldeko 19.00etan izango da, ordu horretan bilduko den udalbatzak TMAko langile ohiek erregistratutako mozioa eztabaidatzea eskatuko dute. Bestea, eguerdiko 12.30etatik 13.00etara herriko plazan “Zuen borrokaz harro gaude, Gora TMAko langileak” lelopean egingo den kontzentrazioa izango da.

Horrez gain, LABek deia luzatu die Durangaldeako langile guztiei, azaroaren 27an, 13.00ean, Markinan egingo den manifestaziora gertura daitezen.

Etxebarriko Talleres Mecanicos Arakistain (TMA) 2013ko urte bukaeran itxi zen, zortzi hilabeteko greba baten ostean. Itxiera horrek “langileak kale gorrian utzi zituzten milaka euroko zorrarekin”, LABen arabera. Gainera “enpleguaren defentsan eta beraien soldatak jasotzeko egindako greba eta borrokaldiaren ondoren, enpresariak hainbat langileren kontrako salaketak jarri zituen”.

Langileetako bi auziperatuta daude gaur egun eta azaroaren 29an epaituko dituzte Bilbon. Enpresariak bost urte eta sei hileko kartzela zigorra langile bakoitzarentzat eta 9.000 euroko kalte-ordaina eskatzen du. Fiskalak berriz bi urte eta hiru hileko kartzela.

LAB sindikatutik adierazi dutenez “lanpostuak eta soldatak lapurtu ondoren enpresariak kartzelara bidali nahi ditu bi langileak. Eta hori gutxi balitz, fiskalak ere enpresariaren interesen aldeko jarrera hartzen du eta ez kale gorrian geratutako langileen alde. Are gehiago, kontutan izanik, enpresa hori hainbat ikerketetan susmagarria izan denean, hala nola: ‘Hiriko’ auzian tartean egondako enpresatako bat izan da”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados