Euskal Sagardoa
Euskal Jaiak Durango
Dendak Bai
Bvrns Academy Durango

Albokan Rollak laugarren edizioa ospatuko du bihar Mañarian

John Dealer.

Kafraga elkarteak, Udalaren laguntzarekin, Albokan Rollaren laugarren edizioa antolatuko du biharko. Egun osoko egitarau zabala prestatu dute Mañarian, musika, kirola eta herri-giroa uztartuko dituen jaialdian.

Jardunaldia 11:00etan hasiko da kalejirarekin. Albokariek eta trikitilariek girotuta, herriko kaleak zeharkatuko dituzte jaiari hasiera emateko.

Eguerdian, 13:00etan, herri kirolen txanda izango da, honako kirolariekin: Goizeder Abendibar, Uxue Ansorregi, Julen Larrea eta Jon Gisasola. 14:30ean bazkari herrikoian elkartuko dira parte-hartzaileak.

Arratsaldean, 17:00etan, pilota txapelketa herrikoiaren finalak jokatuko dira. Lehenik eta behin, hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dituen partida izango da, Xabi-Beñat eta Aratz-Liher bikoteen artean. Ondoren,
txapelaren lehian ariko dira Gerrika-Kano eta Peio-Martin.

Kontzertuak eta doako autobusa

Musikak hartuko du protagonismoa iluntzean. 20:00etatik aurrera, doako kontzertuak eskainiko dituzte Garratz, John Dealer and The Coconouts, Maraya and The Mad Wolfe eta Zydeco Brotherhood taldeek. Jaiak goizaldera
arte jarraituko du, 00:00etan hasiko diren DJ Shake & Roll eta DJ Melen saioekin.

Gainera, antolatzaileek autobus zerbitzua jarriko dute Mañaritik Durangora, goizaldeko 03:00etatik 04:00etara, etxeratzea erraztek

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados