Alberto Leanizbarrutia ‘Sanpete’ Klasika Zikloturista datorren eguaztenean, maiatzaren 1ean, ospatuko da. Aurtengoa, Elorrioko Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen martxa honen hirugarren edizioa izango da. Goizeko 8:30ean emango zaio hasiera eta 150 eta 200 parte hartzaile artean espero dira.
Prueba hau ez da lehiakorra eta 16 urtetik gorako txirrindulariei dago zuzenduta. Aurreko edizioetako 92 kilometroko ibilbide berdina izango da, 1.689 metroko desnibel positiboarekin. Ibilbideak Elorrioko Herriko plazan izango ditu irteera eta helmuga eta Durango, Urkiola, Otxandio, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate eta Bergaratik igaroko da Elorrion bukatu aurretik.
Webgunearen bitartez izena emateko epea astelehenera arte egongo da irekita, txirrindulari federatuek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta 25 federatuta ez daudenek. Bestela, martxaren egunean 7:30etik aurrera ere apuntatzeko aukera egongo da 5 euro gehiagoren truke.