Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Plateruenak aurrera egingo du Durangoko Udala eta 400 herritarren laguntzarekin

Plateruenak aurrera egingo du Durangoko Udala eta 400 herritarren laguntzarekin

2014ko urrian Durangoko Plateruenak, kulturgune eta kultur egitasmo herritar horren bideragarritasuna ziurtatzeko asmoarekin hasitako ‘… eta urte askotarako!’ kanpainak, ezarritako helburua lortu du. Bost urtean 250.000 euro lortzeko helburua ia 400 herritarren eta Durangoko Udalarekin hitzartutako hitzarmenaren bidez lortuko dituzte.

Bankuei zor dizkien 250.000 euroak “duela hamar urte udal jabetzako eraikina zaharberritu eta Plateruena zabaltzeko egindako inbertsiotik” datoz. Eta zor horrek kolokan jartzen zuen egitasmoa osoaren jarraipena.

Ia 400 herritarrek egin dute bat ‘… eta urte askotarako!’ kanpainarekin eta bost urteko konpromiso ekonomikoa hartuta, zorraren erdia ordainduko dute. Beste erdia berriz, “Durangoko Udalarekin lortutako bost urteko hitzarmenari esker ordainduko dugu” Plateruenako arduradunen esanetan.

Helburua bete ondoren “pozik” daudela diote Plateruenaren etorkizuna ziurtatzea lortu dutelako eta “harro” sentitzen direla ezarritako helburua “durangarren babesarekin eta Durangoko Udalarekin elkarlanean” lortu dutelako. Gainera, “lortutako akordioagaz, ziklo garrantzitsu hau amaitu dugu”.


“Aldaketa sakona”

Azken urtetako krisiak “aldaketa sakona” egitera behartu ditu Plateruenako arduradunak, baita “kultura aldaketa” ere. Horren arrazoiak “egoera ekonomiko orokorraren eta ostalaritzaren beherakada; kultura bizitzeko bestelako moduen eskari soziala eta gure herriko egoera soziopolitiko normalizatuagoa” aurkitu dituzte.

Oinarrizko izaerari eta egitekoari eusteko asmoa asmoei “antolaketa sortzaile” eta “eragileak parte-hartzaile” bilakatzeko asmoa agertu dute; herritarren borondatezko lana bideratu eta, azkenik, Udal ordezkariekin elkarlana abiatuko dute “herri-ekimenaren helburu sozialak zerbitzu publikoarekin uztartuz”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados