Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

“Pelotaren modalitate desberdinak laguntzea da gure lehentasuna”

 

FernandoAzkarateHorizontzalFernando Azkarate pelotari ohi elorriarra izango da datozen lau urtetan Munduko Pilota Batzarreko presidentea, bere hautagaitza aho batez onartu baitzuten erakunde horretako ordezkariek. Bere legegintzaldian izango duen lehen helburuetako bat pelotaren arlo desberdinak bizi izandako giro nahasia baretzea izango da, horretarako beharrezkoa baita ondo konpontzea “federazioekin, enpresekin, klubekin, pelotariekin…”, aurkezpen ekitaldian aitortu zuen bezala.

Helburu horrek, hala ere, bestelako ezaugarriak beharko ditu, jakina baita Euskal Herriak ez duela leku propiorik Nazioarteko Pilota Federazioan, Espainia, Frantzia eta gainontzeko Estatuek dutelako ordezkaritza hori. Beraz, Munduko Pilota Batzarrak errekurtso eta helburu propioekin lan egin behar du eta ahaleginak egin behar ditu ordezkari propioak izateko “bai Federazio horretan bai antolatzen diren txapelketa ofizialetan”, Azkarateren esanetan.

Munduko Pilota Batzarren Venezuela, Bolivia, Colombia, Txile, Argentina, Uruguay,… eta pelotan jokatzen den Hego eta Erdi Ameriketako herrialdetako ordezkariak biltzen ditu, Estatu Batuetako, Australiako eta Euskal Herriko ordezkariekin batera.

Euskal Herritik kanpo indartzea

Azkarate buru duen erakundearen helburuetako  bat “pelotaren modalitate desberdinei Euskal Herritik kanpo bultzatzeko ahaleginak” egitea dela aitortzen du Hilario Azkarate mitikoaren semeak. “Gure asmoa materialekin, monitoreekin, formazioarekin eta oinarriko zereginetan laguntzea da eta horregatik bertan biltzen diren ordezkariek pozik hartzen dute ematen dizkiegun laguntza”.

Laguntza gehien jasotzen duten herrialdeek Hego Amerikakoak dira “kontuan izanda zein den beraien egoera ekonomikoa. Abenduan egindako azken txapelketa Argentinan izan zen eta bertara gerturatu ziren partaideen artean material ugari banatu genuen. Txapelketa hasi baino bi edo hiru hilabete lehenago monitoreak joaten dira bikoteak trebatzeko, teknika lantzeko eta abar, eta horrelako laguntza pilo bat eskertzen dute”.

Pelotari beste bultzada bat emateko asmoarekin egindako beste egitasmo bat ere lantzen ari da Azkaraten lantaldea. “Frontoi eramangarri pare bat ditugu hemen eta Hego Amerikara bidaltzeko asmoa dugu, erakustaldi ibiltariak egiteko eta jendea pelotara erakartzeko”.

Bultzatzeko ekimenak zein txapelketak antolatzeko beharrezkoak diren aurrekontuak Eusko Jaurlaritzak egindako diru-ekarpenarekin egiten badira ere, Azkaratek argi du bestelakpo errekurtsoak ere bilatu behar dituztela.

Erraminta modalitateak

Euskal Herrian esku pelotak nahiko arrakasta duela eta, pala eta zesta modalitateak laguntzen ditu batez ere Munduko Pilota Batzarrak, era desberdineko txapelketak atolatuz. “Palan, adibidez, banakako Munduko Txapelketa jokatu berri da Bilbon eta bihar bertan binakako txapelketa aurkeztuko dugu. Mungian jokatuko da eta oso interesgarria izango dela uste dut. Izan ere, ligaxka bat egingo da eta aurrelari eta atzelari guztiek bikoteak aldatuko dituzte beste guztiekin jokatzeko eta beste guztien kontra. Puntu gehiago lortzen dituzten aurrelari biek eta atzelari biek izango dira finalean”.

Zestako enpresekin ere harremanetan daude eta orain arte udan egin izan den Jai Alai World Tour txapelketa luzatzea eta Aste Santua inguruan hasteko asmoa agertu dute. “Uste dugu erakargarria izan daitekeela bertokoentzako zein turismoa egiten datozen bisitarientzat. Konpetizioa, gainera, abendura arte luzatzeko asmoa dugu”.

Azkaratek pozik hartu du gainera modalitate honi buruz zabaldu den azken albistea. “Oso berri ona da Mexikon irekiko duten frontoi berria eta aipatzekoa da horretarako familia batek egin duen inbertsioa. 18 puntista joango dira hemendik bertara eta han zein Daniako frontoian txapelketak egiteko asmoa dugu eta udazkenean, Euskal Herrira bueltatzen direnean, hemengo txapelketan jarraituko dute”.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados