Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

500 durangarrek Udalari eskatu diote bien arteko harremanak euskaraz izatea

Durangoko Euskal Herrian Euskaraz ekimenak bultzatutako ‘Udala eta biok euskaraz’ dinamikaren baitan, bostehun durangarretik gora egindako eskaerak eraman dituzte Udaletxera. Aste honetan aurkeztutako eskaeretan “udalarekin harreman oro euskaraz izan nahi dugula” eskatzen dute berriro ere, iaz egindako eskakizunen aurrean udalak izandako jarrera ez zelako “arduratsua” izan.

Dinamika honek, gainera, “udalaren ardurapean dauden espazio ezberdinetan arreta euskaraz bermatzea” aldarrikatzen du, hain zuzen, kiroldegian, Zahar etxean, Pinondo etxean, Musika eskolan eta abar.

Euskal Herrian Euskarazetik azpimarratu dutenez, eramandako eskaerak “azken hilabeteetan Durangoko hainbat elkarte, eragile eta norbanakorekin” biltzearen fruitua dira. Dinamika azaldu eta indartzeko asmoa izateaz gain, egindako bilerak ‘Udala eta biok euskaraz’ekin bat egin eta atxikimendua lortzeko helburua izan dute.

Euskararen alde lan egiten duen ekimenak antzerako eskaerak tramitatu zituen iaz Durangoko Udalean, baina agintarien “erantzuna eta jarrera ez zen bat ere arduratsua izan” EHEeko kideen esanetan. Horregatik “datozen lau urteetan erantzukizunez jokatzea” eta “eskaeretako nahia entzun eta herritarron hizkuntza eskubideak bermatzeko erabakiak hartzea” eskatzen diote Udalari.

Oraindik inplikatu ez diren eragileei dei egiten diete EHEtik “denon artean Durango euskaldunago bat eraikitzeko”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados