Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Otxandioko Margo Lehiaketa ospatuko da igandean

Otxandioko Margo Lehiaketa ospatuko da igandean

Otxandioko Udalak XXV. Margo Lehiaketa antolatu du datorren iganderako. Lana aire zabalean izango da eta herrian edo inguruetan egitea izango da betekizun bakarra. Guztira 1.750 euros bananduko dira lau saritan. Egun berean, XXIV. Perretxiko Erakusketa egingo dute.

Euskarriak Otxandioko Bolalekuan zigilatuko dira, goizeko 9.00etatik 10.00etara bitartean. Lanak, berriz, 14.00ak baino lehen aurkeztu behar dira leku berean.

Arte plastikoekin zerikusia duten pertsonek osatuko dute epaimahaia. Lehenengo sariaren irabazleak 700 euro eskuratuko ditu; bigarrenak, berriz, 500 euroko saria izango du eta hirugarrenak 350 euro jasoko ditu. Herriko irabazleak, ordea, 200 euro irabaziko ditu. Sariei PFEZ atxikipena egingo zaie. Sari banaketa lehiaketaren egun berean egingo da, Bolaleku aretoan, arratsaldeko 18.30ean.

 

Perretxikoak Kultur Etxean

Otxandioko Udalak, lehiaketa honen partaideen bazkaria ordainduko du, lanak aurkezten dutenei hain zuzen ere. Aurkezten diren lanekin, salmenta-erakusketa egingo da.

Egun berean, perretxiko erakusketa antolatu dute Otxandion. Bilketa taldeka egiteko irteera, larunbatean izango da goizeko 9.30ean, plazatik. Erakusketa, ostera, igandean ospatuko da Kultur Etxean. Norbaitek bere kontu perretxikoak eraman nahi baditu, larunbateko 13.00a baino lehen aurkeztu beharko ditu.

 

DURANGON. Otxandioko albisteak

 

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados