Oskar Matute, EH Bilduren diputatua Espainiako Kongresuan, hitzaldia emango du eguenean, 19:00etan hasita, Traña-Matienako Errota kultur etxea. Solasaldia koalizio subiranistaren Abadiño Abante! ekimenaren baitan antolatuta dago.
Ekitaldian, “Espainiako kongresuen lantzen ari den eta Abadiñoko herritarren egunerokotasunarekin zerikusi zuzena duten hainbat gai jorratuko dira”, koalizio abertzaletik adierazi dutenez. Izan ere, prezioen igoera, pentsio sistema, lan erreforma, etxebizitzaren eskubidea edo euskal agenda izango ditu hizpide Matutek.
“Gai hauetan eta beste hainbatetan, EH Bilduk egindako proposamenak, izandako lorpenak eta aurrera begira ditugun erronketaz hitz egiteko aukera izango dute herritarrek berarekin”, koalizioaren kideen esanetan.