Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Ume lapurtuak

 

Haur lapurtuen berri izan dut
lehen egunetik. Ilusio guztiak
bizitza berri batean jartzen dira.
Gurasoak bihurtzea oso pozgarria
da eta egoera horrek pizten duen
ilusioa handienetako baina bizitza
berri hori hilik jaio dela esaten
dizutenean munduaren amaiera
helduko balitz bezala sentierazten
dizute. Ez nuke nahi halakorik
gertatzea, eta nork bai, ezta? Ba al
dago hori baino ezer okerragorik?
Bada, bai: bizirik jaio den alabaren
amari esatea umea hilik jaio dela
eta ume hori beste batzuei
ematea. Munduan egin daitekeen
gauzarik… ez zait hitzik
bururatzen. Zertarako? Pobre bati
kentzea eta beste bati ematea
aberatsa delako?

Testigantzak irakurtzerakoan,
negar egiteko gogoa ematen dit.
Amak ez zuen alaba ikusi. Izan
ere, handik gutxira gaixo jarri zela
esan zioten eta ospitalera eraman
zuten. Senarra egunero joaten zen
alaba ikustera, baina jaio eta zazpi
egunera hil egin zela esan zieten
medikuek, eta haiek arduratuko
zirela guztietaz. 

Baina amari hil egin zela
ziotenetik zerbait gertatu zenaren
susmoa izan zuen.  Eta
zergatik? Intuizioa izango ote zen?
Ez. Bere alaba lapurtu ziotela argi
izan zuen, irregulartasun handiak
izan zirelako. Heriotza agirian jaio
eta lau egunera hil zela azaltzen
zen, eta ez zazpi egunera,
sendagileek esan zieten bezala.

Ez dakit zerk bultzatuta baina
urteak joan ahala, zerbait gehiago
jakin da. Ikerketen ondorioz,
epaileak hilkutxa irekitzeko
baimena eman duenean, eta oihal
bat eta medikuen gaza batzuk
soilik aurkitu zituztenean, harrituta
eta zer pentsatu jakin gabe
geratuko ziren. Gazak eta zapi bat
soilik zeuden zabaldutako
panteoiko hilkutxa batean baina
nola da posible? Familiaren
susmoak baieztatu egin eta
bigarren hilobia ere zabaldu
ondoren, ez dute hezurren bat ezta
hortz zatiak aurkitu. Misterio
handia, aixu!

Argentinan aspaldi hasi ziren
diktadura garaian ostutako umeen
bila, eta orain hemen. Hilkutxak
ireki, eta zorotzat hartu ziren
emakume haiek, isildu zituzten
emakume haiek arrazoia zeukatela
ikusi dute  hilkutxa hutsetara
begiratu dutenean. Ez dira kasu
partikularrak. Sare oso batek parte
hartu omen zuen umeen
lapurretan, eta helburu argiekin
egin ziren halakoak. Ume hilak
bizirik egotea pozgarria da, baina
 nork epaituko ditu, ume
haiek gurasoen eskuetatik kendu
zituztenak? Nori eskatuko diote
barkamena oraindik ere bizi diren
zenbait medikuk? 

 

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados