Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Urratsez urrats…. atzeraka

Rajoy gobernura iritsi denetik,
batzuk eta besteak, zoro pare hasi
zaizkio denbora luzean agintzen
ibili zena gogora ekartzen. Inoiz
baino eguneratuago bilakatu da
hain ezagun dugun “qué
hay de lo mío” hori, eta
gobernu sozialista boterean egon
den aldian elkarte, gizarte-talde
eta lobby batzuk gordeta izan
dutena aurpegiratzen hasi zaizkio,
oraindik bere asmo guztiak
erakutsi ez dituen presidente
berriari.

2010eko legean, Alderdi
Sozialistak haurdunaldia
borondatez eteteko legea
berriztatzeko ekimena gidatu zuen,
aurreko araua zaharkituta
zegoelakoan; baina, batez ere,
gaurko gizartearen beharrizan eta
errealitatera egokitzen ez zelako.
Gauza asko esan daitezke lege
horren egokitasun eta
zuzenketaren inguruan; baina
zalantzarik gabe, aurreko legearen
kontraesanekin amaitzea bilatzen
zen. Abortoa supostu teoriko
batzuen arabera baino ezin zen
praktikatu, eta hor datza hain
zuzen kontraesanik nabarmenena,
supostuak erraz manipula
zitezkeelako . Dena dela,
kontraesan okerragoa ematen zen
aurretik,1983ko legearekin
konpondu nahi zena. Estatuan
delitua zen abortatzea, baina
diruak Londresen ematen ziren
aukeretarako ateak zabaltzen
zituen. Orduan ere, dirua jaun eta
lege bakar.

Supostuetan oinarritutako
legea biziberritzeak, gobernuak
iragarritakoari jarraitu ezkero,
osasun profesionalak eta abortua
egitea erabakitzen duten
emakumeak utziko ditu osoko
indefentsio egoeran. Justizia
ministro berriak iragarri duen
modifikazioak estatuan hain
goraipatua duten Konstituzioaren
kontra joan daiteke; hain zuen ere,
16 eta 17 urteko neskek gurasoen
baimena  haurdunaldia
eteteko ezinbesteko baldintzatzat
jotzeak espainiar lege gorenaren
10. Artikulua urratzen du, hau da,
besteak beste huts egiten die
esandako artikuluan funtsezko
jotzen diren “pertsonaren
duintasuna, berezko dituen
ezkubide bortxaezinak eta
gizabanakoaren nortasunaren
garapena” eskubideei.

Baina eskubide eta oinarrizko
zuzenbidetik harago, lege honekin
egin nahi denak atzera pausu
ikaragarria suposatzen du
emakumeak bere buruaz
erabakitzeko duen eskubide
oinarrizkoenaren kontra. 2012tik
1983 urterainoko atzera jauzia egin
nahi dute, eta haurdunaldia
eteteko erabakia supostu batzuen
arabera jarri. Oraingo legea akats
gabea ez dela onartzetik hasita,
1983ko hura orduko egoeretarako
eta aurrreko urteetakoarekin
alderatuta, agian ez zen hain
gaizki egongo, baina guztiz
zentzugabea da lege hori orain bizi
dugun garaian aplikatu nahi
izatea. 

Arreta osoa abortoaren gora-
beheran jarri bai, baina sexua
normaltasunez eta batez ere
segurtasunez praktikatzearen
inguruko informazio eta
sentsibilizatzerik ez. Ministro
berriak gizartearen gehiengoaren
 kontra joango den lege
kolpez, bere indarra erakusten
duen bitartean, urrats txikienik ere
ez da ematen abortuaren beharrik
ez izateko ekimenean. Gauzak
debekuarekin konponduko balira…

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados