Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Julene Azpeitia edo Doña Juliana

Lehengo egunean, gure alkatesari entzun nionean, gerra osteko zapalkuntzak, oroitu nintzen Dª Juliana Azpetiarekin (Julene Azpeitiarekin). Traña-Matienako maistratzea kendu zioten, Astolako etxetik jaurtia, bere bokazioa kaltetua, geroago, titulua itzuli ziotenean,  Burgosko herriska batean bere lana hartu behar izan zuen. Aspiltza-Urberuaga (Markina-Xemein)go eskolan jardun zuen jubilatu arte. Ez zuen gure auzoan lanera bueltatzerik izan.

Hau dakart gogora. “Memoriaz” hainbeste hitz egiten denean. Zenbat holako gertakizun triste eta justizia bako!
Gogoan dut Xabier Gereño zenari galdetu nionean, nolatan estudiatu zuen La Lagunako unibertsitatean, erantzun zidan bere aitak kargua zuelako Bizkaiko Aurrezki Kutxan, desterratu zuen Tenerifera eta hango kutxara. Pedro Rodriguez Sahagun, ministroaren anaia,  UCDren ordezkari zegoen, Bizkaiko Batzar Nagusietan 1979an,

Ni ere hautatua nintzen erakunde horretan. Argitu zidan, Gereñoren aitaren lekua hartu behar izan zuela bere aitak, Avilako Aurrezki Kutxa Probintzialeko goi  arduradun izatetik handik jaurtia Errepublika zale zelako. Bakoitzari bere sorlekuan lan egiterik ere utzi frankismoak.

Irakaskuntzan batez ere izan ziren gehien zigortuak Estatu osoan eta Euskal Herrian. Fusilatuak eta gartzelaratuak ez zirenean ondo! Herriz herri eta erakundez erakunde, komeniko litzateke ikertzea eta zehaztea injustizia hauez.
“Memoriaren” lana eta administrazio ororena baita  bideratzea edota laguntzea ere. 80 urte betetzen ditugun honetan gauza bitez!

 

Beste batzuk Euskaltzaindiarekin lotuko nauzue. 1966tik euskaltzain urgazle, 1969tik idazkariorde eta kudeatzaile, eta 2003tik euskaltzain oso

Artículos: 12
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Marisa

    Pozgarria barriro zutabekide izatea Jose Luis. Besarkada bat

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados