Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Irribarrea

Egoera ekonomiko latz honi aurre egiteko barre egitea gomendatzen dute adituek eta hona hemen dakarkizuen kontua. Internet miatzen egon naizen bitartean web orrialde bitxi bat aurkitu dut. Hegaldi merkeak eta bidaiak eskeintzen dituen Skyscanener bidai agentzia bat da. Europako kontsumitzaileen eta bezeroen artean inkestak egiten ditu eta ondoren, beraien iritziak, portaerak eta gustoko bidaiak azaltzen dira.  Kuriositateak bultzatuta, ustez itsusiak diren arropen zerrenda luze bat aurkitu dut bertan. 2011ko udan janzkerarik itsusienak zeintzuk diren agertzen dira. Kontxo, ez nuke inoiz horrelakorik pentsatuko.

Bueno, tira, janzkerarik itsusiena sandaliak galtzerdiekin erabiltzea da, Skyscanenerrek emandako datuen arabera.  Bigarren postuan, txalekoak aurkitu  ditut baina  tirantedunak eta hirugarren eta azken postuan udan sarritan ikusten diren  futbol taldeetako kamisetak. Zerrenda luzea denez, ez ditut guztiak aipatuko.

Sandaliak galtzerdiekin irakurri dudanean, Bretainia Handiko telesail ospetsu bat burura etorri zait, Los Roper izeneko telesaila. 70. hamarkadan arrakasta handikoa eta barre egiteko aproposa. Protagonista nagusiak George eta Mildred ziren eta bikote bat osatzen zuten. Baina nolako bikotea! Datu batzuk ematearren, Los Roper telesaila protagonizatu aurretik  Un hombre en casa izeneko komedian parte hartu zuten eta honek ere ospe handia lortu zuen jatorrizko herrialdean, Bretaina Handian. Ondoren, beste herrialdeetara zabaltzea lortu zuten.

Los Roper izeneko telesail honetan George eta Mildred bikotea etxetik ihes egin behar dute, expropiazio agindu bati esker eta aberatsak bizi diren auzo batera joaten dira. George langebzian dago eta oso alferra da eta arazoetan sartzeko erreztasun handia du. Mildred andreak, berriz, maitasun handia behar du eta bere gizonak ez dio jaramonik egiten.

Aste honetan eta interneteri esker, 30 urte baino gehiago dituen zinta hura ikusteko aukera izan dut. Jatorrizko bertsioan, zuri-beltzez. Barre-algara handiak bota ditut!

Amaitu dut eta telebista piztera joan naiz. Zapping-a egiten hasi naiz eta ez dut nire gustoko ezer aurkitu. Ematen du ordu guztietan prentsa arrosari buruzko programak eta gauez,  reality-ak besterik ez dagoela. Betiko aurpegiak eta bakoitzak astekeriarik handiena izaten. Telebistako kate asko eta  mota askotako programak: kirolezko saioak, prentsa arrosakoak, konkurtsoak, marrazki bizidunak…Baina ez ditut barre egiteko telesailak aurkitzen ezta dokumentalak eta mahainguruak. Ez dago ezer!

Pantailaratuko nukeen saio bat, barre egiteko telesail bat izango zen , errealitate gordin honetatik ihez egitea lortzeko. Ordu batzuk besterik ez bada ere…

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados