Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Elkar zaindu

Gustuko dut garraio publikoa,eta gauza arraroa izan daitekeen arren, are gustukoago dut egunero herritik lanerako bidaia egin behar izate hori. Gehienetan bakarrik, isilean eta neure hausnarketa sakonetan, batzuetan lanean eta hainbatetan ezerezetan ematen dudan denbora tartea da. Baina batzuetan,  aspaldi ikusi ez dudan lagunarekin bideratutako elkarrizketak neure sinesmen sendoak gogora ekartzen laguntzen dit.Hori gertatu zait,ezagunak bere gurasoekin bizi dituenak kontatu dizkidanean.

Momentu “bitxia” bizi dugu gaur egun gaztaroko denbora libreak urrun itxita, familiako txikienak jagotekoaz gain, gure etxeko nagusien beharrei erantzuteko paradan gaudenok. Gure aurrekoek etxean bertan zaintzen zituzten zaharrak eta umeak, eta orain ordainetan jasotzen ari dira beren ondorengoek kanpoko zerbitzuetara jo behar dutela.

Argi geratzen da beraz, sarritan bizitzak ez dizula merezi duzunaren ordainik bidezkoena ematen.

Gaur egunean estu-estu, bata besteari itsatsita bizi gara  gure artean indibidualtasun edo “askatasun”  harresiak eraikitzen ditugun arren. Eguneroko larritasunek eraginda, gure bizimodua oskolean sartuta egiten dugu, eta  kanpoko laguntasunik behar badugu , “kontratatu eta listo”, edo “ behar den tokian eskatu eta listo”.

Eta, beste irtenbiderik dugu, ala?  Lan munduan sartu gara denok, eta ez naiz ni izango, errua lan egin behar izateari botako diona . Lana, aukera baino, eskubidea baita , eta horri lotuta dagoen derrigorra.

Zer gertatzen da orduan, lanaren eta txikien arduraz gain, etxean bakarrik utzi ezin den nagusia zaindu behar denean? Zer gertatzen da, orain arte goxo-goxo bizi izan diren  aitite amamen artetik, batek “ erritmo apurtxo bat” edo oroimenak galtzen  hasten denean?  Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetarako bidea dago hor, batzuentzat  erraza eta hainbatentzat lotsagarria, laguntasuna eskatzea ahultasunarekin lotzen dutelako. Gehiegitan gertatzen da larritasun handiena duena izatea gutxien eskatzen duena.

Dena dela, apurka-apurka ikasten hasi gara  beharrizan egoeran eskatzeko eskubidea eta moduren batean be “derrigorra“ dugula, batez be gure nagusien edo ahulenen onerako bada, beren bigarren gaztaroan- batzuek “ikastolara” bueltatu behar duten horretan- merezi duten bizimodu lasai, on eta duina bermatzeko bada.

Mundua mundu denetik, aroan aroko gizarteak egin izan du “ sozietate  aurreratua” izateko aldarria. Barregarri gerta daiteke, baina ahotan darabilgun “ geroa”  ez da inoiz heltzen, konturatu ala ez, beti orainean bizi garelako.

Orain, inoiz baino sendoago dugu aurreratu izateko nahia, eta benetan aurreratu izatea bilatzen badugu, gizarte honek bere kiderik “ ahulenak” zaintzeko ardura hartu beharko du, baina  beti pertsona guztiona den duintasun errespetuarekin; beti, pertsonaren balioa berezkoa dela kontuan izanda; produktibotasunaren arlotik begiratuta ere, pertsona guztiek gizarteari ekarpenen bat edo beste egiten diotelakoan. Nik agian balioren bat izan dezaket orain ogia egiten dudalako, baina  ogia gozatzen duen nagusiak eskaintzen didan irribarrea izango da  bizitzeko behar dudan motorea.

Gurea da nagusiak eta beharrean daudenak zaintzeko ardura, pertsona horiek gure-gureak direlako. Baina , batzuetan  “gure“ hori “bere” bihurtzen dugu, kontua gurea ez bailitzan, eta arazoa besteren batek “konpondu behar digulakoan”. Bide horretan, askeago biziko garela sentitu ahal izango dugu, baina bakardadearenak dira katerik hotz ,gogor eta zakarrenak. Luzeak bai agian, baina aska-ezinak.

 

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. karmele aurtenetxe

    Mila esker zuri zure ekarpenagatik

    Deja una Respuesta
  2. burduntxalie

    Ederto Karmele… eskerrik asko kontzientziak harrotzearren

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados