Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Idoloak

Futbola dugu gaur egun kirol nagusia. Gizonezkoen futbola esan nahi dut. Emakumeena bigarren mailan geratzen da, nahiz eta futbolari onak izan. Gogoratu besterik ez dugu oraintsu gabarrarekin sortu direnak eta antzerakoak.

Gure eskoletako patio askotan ere futbola da errege. Gehien bat mutilek jolasten edo jokatzen dute. Neskak bazterrean egoten dira. Mutiko askoren ametsa berriz, futbolaria izatea. Zer dago gurari horren atzean? Dirua eta fama. Izan be, puntako futbolarien soldatak ez dira nolanahikoak, eta fama zer esanik ez.

Ume eta gazte askorentzat futbolariak idoloak dira. Beste zenbaitentzat erreferenteak. Edozelan be ezagunak eta mirestuak. Ez ditut denak zakuto berean sartuko baina, halere, azken boladan idolo horietako batzuk eta euren klubek erakusten dituzten jarrerek zer pentsa ematen dute. Beldurra eta nazka ez esatearren.

Oraintsu, Club Portugaletek gure herriko Paul Abasolo fitxatu du. Erasotzaile historikoa. Zapaterok indultatua. Hainbat ahots eta protesta entzun dira fitxaketa horren aurka. Taldeko presidentearen adierazpenak ostera, edozein harritzeko modukoak dira “el tiempo de ETA y el miedo ya acabó” esan du.

Zelan zuritu daiteke erasotzaile indultatuaren fitxaketa berba horiek erabilita?  Beldurra amaitu dela? Galdetu Paul Abasolok erasotu zituen neskei, ea beldurra joan zaien. Abasolo bezalakoen jarrerek beldurra ez eze, higuina eta amorrua sortzen dute. Eta futbolari horiek  jokatzen jarrai dezakete? Idoloak izaten?

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (10 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados