Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Etxeko gizonak

Soldatapeko lan munduan
emakume zein gizonezkoak berdin
antzean edo, gabiltzan honetan,
bide luzea dugu oraindik egiazko
berdintasunera iristeko. Lan
esparruan asko egiteko dugun
arren, arlo pribatua da okerren
dagoena. Gero eta gehiago dira
gaur egun “zer egingo dizut?
“ edo  “zertan
lagunduko dizut?” asmo
onenarekin esandako galderekin
nazkatuta dauden emakumeak.
Kontua ez baita
“laguntzea”,
partekatzea eta ardurak hartzea
baizik.

Adinak nolabaiteko
“ikuspegi historikoa”
ematen digu, eta batzuek gogoan
ditugu erosketetan, ume zaintzan
edo etxeko atazetan ia
gizonezkorik ikusten ez zen aldia.
Kuxkuxeatzeko gaia izaten zen
orduan, Urliaren gizona dendan
ikusten bazen eta Sandiaren aita
arropa kakoan eskegiten ibili
zelako. Neure belaunaldiko
gehienen amak (denak ez
esatearren) etxeko andrak ziren,
eta aitek kaleko lanarekin
amaitutakoan ez zuten etxean
ezer egiten,
“gizonezko” jotzen
ziren  konponketak ez
baziren behintzat.

Zorionez, ohiko bihurtu da
orain, lanak neurri handiagoan edo
txikiagoan partekatzea, eta
supermerkatu, jolas parke edo
ikastoletan ama, izeko, emakume
laguntzaile eta amamez gain, aita,
osaba eta aititeak ikustea. Dena
dela, falta dugun jauzia da oraindik
 umea edo amama
zaintzeko norbait behar denean,
gizonezkoa kontratatzeko pausua
ematekoa.

Esan bezala, asko dago
oraindik arlo horretan egiteko.
Atazak kasurik gehienetan
partekatzen diren arren,
emakumeak dira etxeko lanen
ardura nagusia dutenak. Andrak
dira gehienetan
“intendentzia”
zereginez gain, txiki eta adinekoen
ardura bere gain daramatenak.
Soberan egiaztatuta geratu da,
emakumeak kaleko lanean
gizonezkoak beste ordu betetzen
dituen arren, egoera guztiz
desorekatua ematen dela gero arlo
pribatuko lan eta ardurei
dagokienez. 

Berdintasunaren onuretan
sinesten dugunok nekatu gabe
esango dugu emakume zein
gizonen ardurakoa dela
 berdintasun
“bedeinkatu”
horretarako urratsak ematea. Esan
beharrik ez dago ahalegin horrek
gizon zein emakumeok askatuko
 gaituela. Zornotzako Gizarte
Ongizate Saileko arduradunak iritzi
berekoak dira eta  xede
horrekin antolatu da “Etxeko
Autonomia eta erantzukizun
partekatuari buruzko
ikastaroa”. 

Ikuspegia ez da soilik
 etxeko ardurak eta zaintza
guztiak emakumearen esku uztea.
Gizonezkoa gizaki
independentetzat jo behar da, eta
bere kabuz ( inongo emakumeren
beharrik gabe) moldatzeko tresnak
ematea du helburu ikastaro
honek. 

XY kromosomek ez digute
emakumeoi garbigailua jartzeko,
etxeko garbikuziak antolatzeko
edo txikiak hezteko, eta ipurdiak
garbitzeko edo adurrak kentzeko
jakinduria ematen. Era berean,
gizonezkoek ez dute entxufeak
konpontzeko, autoko bateria
aldatzeko edo itoginak
konpontzeko  berezko
ezagupenekin jaiotzen. 

Lagunak erdi brometan esaten
zidan emakumeren beharrik ez
zuela berak “arrautza
lisatzen eta  prakak frijitzen”
 ondo zekielako. Esaldiaren
zentzugabetasuna alde batera
uzten badugu,erraz konturatuko
gara  arazoa ez dela gauzak
hobeto edo okerrago egiten
jakitea,baizik eta  nor bere
burua eta bere ingurua zaintzeko
gai izatea. Baina horretarako,
ezinbesteko dugu lehenengo
borondatea.  

 

 

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados