Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Biak

Tabira parkean jolasean
dauden bi neskato lirain horiek ez
dute beren artean inolako antzik.
Batek, plaiera larrosa-biziak,
soineko zuria, jertse gorria marra
berde batekin eta ilea kopetaz
beteta, eta besteak, mendi-arropa
darama, txandal urdin iluna, natura
markadun botak eta praka
bakeroak. Plaiera larrosa-biziak
dituenaren azalaren kolorea ikatza
baino beltzagoa da eta
bestearena, zuri-zuria. Argi dago
ez direla senideak ezta aizpak.

Bi neskato hauen amak ez dira
ezagutuko ziurrenik, baina
elkarrekin parkean dabiltza
jolasean oso gustora. Burua
kopetaz josita dituen neskatoa
Senegaletik Durangora etorritakoa
da eta bestea, Durangokoa.
Auzokideak izan daitezke, edo
 eskolarako bidean ezagutu
dira, tira, lagunak izango dira
akaso. Burutik pasa zaidan
lehenengo gauza, errealitate oso
desberdinetan  bizi
 dira eta guzti horrek
dakarrenarekin eta ene, zein ondo
konpontzen diren. Leku batetik
bestera ari dira, soka-saltoka,
izkutaketara jolasean, korrika. Egia
esan, umeak besterik ez dira eta.
Ze poza, ene. 

Bata bere amaren egoerak
behartuta, etxe berean hamar
lagunekin batera  bizi da.
Krisiak ekarritako etxebizitzen
arazo larria dela eta alokairuan bizi
dira eta kostuak gutxitzeko bere
herrialdetik etorritako beste
pisukide batzuekin espazio bera
konpartitzen  dute. Zelan
arraio konponduko diren, ezta?
Enbidia pizka bat ematen dit. Beste
 neskatoaren etxean, bere
senitartekoekin biziko da edo bere
amarekin bakarrik. Banandu berria
da eta hilaren  bukaerara
heltzeko arazoak ditu. Jaiotzez
durangarra da eta oso ezaguna.
 Bere alaba jaio zenean, lana
uztea erabaki zuen. Gaur egun
horrelakorik ez da egiten. Lana
duenak egunero esnatzen denean,
eskerrak eman behar dizkio bere
Jainkoari. Bat baino gehiago
dagoenez, ezta? 

Neskatoak joan dira eta ni ere
etxerako bidea hartu beharko dut.
Kaletik behera nihoa eta han,
Barrenkalen bertan, Jaed-eko
egoitzaren parean neskato
beltzarana bere amarekin eta
handik beherago eta ilara
berdinean, baina pizka bat
izkutatuta azala zuri-zuria duen
alabatxoa  bere amarekin.
Burutik pasa zaidan bigarren
gauza, ene, krisiak denok
kolpatzen gaitu eta pobreak
izatera denok iritsi gaitezke. Bai
horixe, zuriak, beltzak, langileak,
idazkariak, etorkinak,
emakumeak, gizonak eta gazteak.
Guztiok. 

Kaletik beheruntz burutik pasa
zaidan hirugarren gauza bat ere
badago, zein gogorra den krisi
egoera honetan ama batek bere
alabari, “hau ezin da”
, “hori ezin dugu
erosi”, ”zu ezin zara
joan” esatea. 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados