Garaiko Udala
Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Etxe ibiltariak

Ene lagunok, karabana bat
erosteko gogoa piztu zait. Ez da
bapateko kontua izan. Maiatzaren
1 eko zubia, asteburuak, oporrak,
egun libreak… Leku batetik
bestera joateko aukera onena da.
Gure inguruan gero eta garatuago
dago autokarabanak erosteko
ohitura zein gogoa eta niri ere
sartu zait. Egia esan, badaramatzat
egun batzuk erostearen
gogoarekin. Baina zein motatakoa?
Horretarako, internetera jo eta ene,
zenbat berrikuntzak. Ez nuke
pentsatuko hainbesteko eskaintza
dagoenik ezta prezioan ere.
20.000 eurotik 120.000 eurora
artekoa. Garestiegiak. Ufa!

Aitortzen dut, erostearen
gogoa, Landetan egon nintzen
asteburu batean piztu zitzaidala.
Landetara joateko tradizio handia
dago. Oso gertu dago eta guztia
ondo hornituta. Estatu frantseseko
errepideetan, parkin berezi asko
ikusi nituen. Zaborra biltzeko
ontziak, botoi gorri bati sakatu eta
berehala garbitzen diren komunak
eta dena euro gutxiren truke.
Zerbitzu batzuk debalde ere
badira. Herri txiki askok jartzen
dituzte parkin berezi horiek
turismoa erakartzeko. 

Jarritako gune berezi horietako
batean gaua pasatu genuen, eta
han, Ipar Euskal Herriko gazte
talde batekin topo egin eta beraiek
zuten solasaldia entzun nuen. Ez
dut besteen berrikeltaldiak
entzuteko ohitura baina kasu
honetan, nik ere ez dakit zergatik
baina… gustora nengoen.
Berrikuntzarik nagusiena
karabanari i sabaian atxiki zaion
ohean oinarritzen dela adierazi
zuen batek. Besteak orain dela
gutxi erosi berri duen karabanan,
lau lagunentzako lekua daukala,
eta ohea jaitsi eta igotzeko aukera
duela eta gizakoak, zahartuta
geratu zaion karabanaz hitz egiten
zuen. Autokarabana txanodunaren
ingurukoa. Ematen du sabaian
duen eremuan bigarren ohea
aurkitu daitekeela eta duen forma
berezi horregatik besteak baino
askoz ere gehiago kontsumitzen
dutela.

Handik Landetako kanpin
batera sartu ginen eta han,
autokarabana zutenen artean,
pertsona gazteak zein familia
osatu berrikoak ziren. Udako
oporretako plana egiten ari ziren.
Han ere fin ibili nintzen, batek
esaten zuen,  “ez da
lo egiteko lekurik alokatu behar,
ezta janaririk erosi behar ere.
Merkatal gune merke batean erosi
eta kitto. Edozein momentutan
irten zaitezke, aurretik lo egiteko
lekurik hartu barik, eta bakoitzak
nahi duen gisara antolatzen du
bidaia”. Leku batean
gustora bazaude, hantxe geratzen
zara denbora gehiago. Ez da
eguraldiaren menpe egon behar,
gainera. Iparraldean eguraldi
txarra dagoela? Ba, hegoaldera
zoaz”. 

Azken solasaldiari esker,
erosteko gogoa areagotu egin
zitzaidan, baina azkenean
hainbeste pentsa eta pentsa
erretiroan nagoenean eta denbora
guztia dudanean, bidaiatzeko era
horren aldeko apustua egingo dut.
Nire ametsa, autokarabanan
bidaiatzea da eta.  

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados