Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Maristak Durango
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
EIDER ETXEANDIA 'HEITXI'

“Niretzako musikea itzelezko erremintea da emozioak kudeatzeko eta sendatzeko”

Apaltasun osoz, baina lan handia egin izanak emoten dauan ziurtasunagaz mintzatu jaku ‘Heitxi’ (Eider Etxeandia). Musikearen arloan hainbat proiektutan murgilduta egon arren, Berreraikitze aroa, bere bakarkako lehenengo diskoa “ezjakintasunetik sortutako lan berezia” dala aitortu dau zornotzarrak, eta ekoizpen prozesuko bidelagunak goraipatu dauz, batez be Iratxe, bere ahizta nagusia.

Izatearen inguruan oinarritutako hamar kanta bildu dauz, eta besteak beste, dolua, laguntasuna eta erresilientziari abestu deutse. “Oso lan per­tsonala” dala adierazo dau, “nortasuna berreraikitzeko prozesua” aztertzen dauana. Estilo jakin batean kokatzea gatxa bada be, elektronikea eta euskal musikako soinu tradizionalak nahastu dauz.

Zuzenekoetarako beste lau emakume gaztegaz partekatuko dau oholtzea, horreetako hiru zornotzarrak (Onditz Ugarte, trikitixea; Ane Falagan, baxua, gitarrea eta sintetizadorea, eta Urtza Jauregi, teklaua) eta gernikar bat (Garazi Arriaga, bateria).

Bere herrian, Zornotza Aretoan martxoaren 7an, burutuko dau aurkezpen ofiziala, eta ia sarrera guztiak salduta omen dagoz. “Jenteak nire abestietan errepresentauta sentidutea gurako neuke, hau da, nik sortzean sentidu dodana eurek sentitzea”, azaldu dau abeslariak.

-‘Berreraikitze aroa’, zure lehenengo bakarkako lana, nola definiduko zeunke?
-Ezjakintasunetik sortzen dan lan berezia. Nire lehenengo esperientzia da disko bat sortzen, eta bide honetan asko ikasten dozu, baina ezjakintasunetik hasten zara.

-Zergaitik izenburu hori?
-Lehenengo abestia sortu neban Operación Triunfoko kastingetik bueltan. Bartzelonan egon ginan kasting finalean, eta lehenengo momentuan ja kaleratua izan nintzan. Halanda be, esan neutsan neure buruari “hau ez da izan behar bide bakarra zeure musikea egin ahal izateko”.

Orduan, hegazkinean bertan hasi nintzan idazten, eta konturatu nintzan abestiak egin ahala, beti idazten nebala izatearen inguruan, hau da, bizitza errealean nik topau izan dodazan oztopoei nola egin deutsedan aurre eta nortasuna zelan eraldatzen dan norberak bizi dauzan esperientziak kontuan hartuta. Nire bizitza momentu honetan berreraikitze aro batean dago sartuta, biziten nabilen esperientzia ezberdinek nor naizen, nora noan eta nondik natorren planteatzea eragiten deustelako.

-Zer aurki daikegu diskoan?
-Hamar abesti, intro bat eta bederatzi kanta luze. Egia da ez dakidala zein estilotan mugiduten nazen. Puntu elek­troniko bat badago, eta hori nahasten dot euskal musika tradizionalaren parte diran trikitixea eta panderoarekin, baina gero nik uste dot abesti bakotxari emon deutsadala momentuan behar izan dauana, asko kontuan hartu gabe aurrekoetan zer egin dodan. Gustetan jat zerotik hastea, orri zuri batean idaztea, eta ez estilo zehatz bategaz. Hori bai, estilo ezberdinetako abestiak diran arren, antzeko soinuak sartu doguz eta horreek kanta guztien artean sinergia bat egotea eragiten dabe.

-Izatean oinarritu dozuz kantak, baina zein gai landu dozuz?
-Erresilientzia, esaterako, al­tzetan jarraitzea mila oztopo topau arren norberaren bidean. Iratxe nire ahizta nagusia da horren adibidea, eta berarentzat sortu neban abestia. Doluaz ere egiten dot berba, dolu fase bat pasau behar izan dodalako orain dela urtebete, eta oraindik uste dot fase horretan nagoela. Laguntasunaz ere bai, ‘Babesgune direnei’ kantagaz eskerrak eman gura izan deutsedaz nire lagunei beti hor egotearren. Niretzako musika itzelezko erramintea bat da emozioak kudeatu eta sendatu ahal izateko.

-Denpora luzea eman dozu lana burutzeko?
-2023ko azaroan hasi ginan lan egiten estudioan. Hasieran apurka-apurka joan ginan, disfrutau gura neban prozesuaz eperik jarri barik, baina gero martxa hartu genduan, eta azkenengo hiruzpalau hilabeteak topera ibili gara. Bidean jente asko ezagutu dot, eta diskoa produziduten neban pertsonakaz oso harreman estua egin dot. Ganera, nire ahizta hasieratik egon da nire ondoan.

-Aurkezpen ofiziala zure herrian bertan egingo dozu, eta ondo lagunduta, ganera.
-Zuzenekoetarako beste lau musikarigaz talde bat osatu dot. Hiru zornotzarrak dira (Onditz Ugarte, trikitixa; Ane Falagan, baxua, gitarra eta sintetizadorea, eta Urtza Jauregi, teklaua) eta bat gernikarra (Garazi Arriaga, bateria). Guztiak emakume gazteak, 23 urte baino gutxiagokoak. Horrez ganera, lau dantzari edukiko doguz. Hasieratik argi izan neban guztiak gazteak izatea gura nebala, itzelezko aukerea iruditzen jat hainbeste esperientzia ez dogunok eszenatokia hartzeko.

-Zer espero dozu kontzertutik?
-Orain arte egin dogun lan piloaren ostean, denok disfrutatzera joatea eta ondo pasatea. Espero dot herria pozik geratzea. Antolatzen ari garen ikuskizuna berezia izango da, entzuteko eta ikusteko izango da. Ea jenteak nire abestietan errepresentauta sentiduten dan, hau da, nik sortzean sentidu dodana eurek sentitzea. Besterik ez dot gura.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados