Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Durangaldean ondoen bizi dena….

Erraz ohitu gara gauzek ematen duten ustezko segurtasunera. Beno, gaiari hotzean heltzen badiogu, aspaldiko partez nahiko nahasturik gabiltza batzuk erosotasun, lasaitasun eta segurtasun kontzeptuekin. Hitz bakar batekin borobiltzen saiatu,eta bizitza kalitate hitza eman diogu.

Aspaldiko partez ikusi ez nuen laguna  esan zidan ostiralean, bera zela Durango osoan ondoen bizi dena, eta baieztapen ausart hori ondo ulertzeko argibiderik behar ez nuen arren, irribarre erdiarekin esan zidan horrekin ez duela esan nahi gehien duena denik. Barre eginez erantzun nion nik. Nahikoa ikusita gaude  denok, kantitatea eta kalitatea ez nahasteko besteko ulermena izateko.

Bizitza kalitatea, duela mende erdi inguru sortu zen kontzeptua, eta azken hamarkada hauetan etengabe bilatu izan duguna. Gure gurasoek ez dute oraintxu arte ezagutu, beren denboran biziraupena zen kontzeptua, eurek izen hori sekula erabili ez arren. Baina guk bizitza kalitateaz pentsatzen dugunean, burura etortzen zaigu bizitza lasaiagoa, estresik eta hainbesteko tentsiorik gabe, eta barne lasaitasun handiagoarekin. Azken finean askatasun  deitzen dugun horrekin. Erraza da beti gehiagorekin bizitzen ikastea. Ez, ordea, gutxiagorekin moldatzen ohitzea. Eta hori da , hain juxtu, ??? paradigma aldaketarekin??? etorriko zaiguna . Ezinbestean beharko dugu gutxiagorekin  bizitzen ikasi, harrapatuta gaituen krisi hau luzaro geratzeko etorri delako. Egia omen da  aldi berrirako atarian gaudela.

???Erabili eta botatzen??? diren pertsonetaz ere aritu ginen lagunak eta biok. Zoritxarrez, denok ditugu krisialdi honetan langabezian geratu diren lagunak. Enpresa batzuetan, ohiko bihurtu da  berrogeita hamarretik gorako langileak kaleratzea. Eta kasu batzuetan aitortzea kostako zaigun arren, generoa izan da langile bat ala beste kaleratzeko faktore nagusietako bat.  Berriz ere, emakumea irten da kaltetuen. Egoerak okerrera egiten duenean, pertsona da beti galtzaile, erabili eta botatzeko ???gai??? bilakatu dena.

Beldurrak kikiltzeraino eraman gaitzakeen aldi konplikatu honetan, ausardiaz eta aurrera begiratzeko eta urratsak eman beharraz ere hitz egin genuen ostiraleko elkarrizketa laburrean. Hizketa  benetan bitxia izan zen, entzuten ditugun ahots gehienak atzeraldi ekonomikoaz mintzatzen diren honetan, lagunak harrotasunez aitortu baitzitzaidan berak hazkundeaz hitz egiteko moduan zegoela.

Hasierako lerroetan aipatu dudan segurtasuna etorri zitzaidan gogora, oraingo belaunaldiko gizabanakook gauzetan oinarritu duguna, alegia. Baina, lagunaren hitzetan, bestelako segurtasun bat antzeman nuen nik; egoerak okerrera egiten  duenean ere, temati mantentzen den borondateak ematen duena.

Eta, ezin dut hurrengo hau esan gabe utzi, segurtasun hori bera antzematen zaie duela 75 urte, Otxandio, Durango, Zornotza, Gernika eta Euskadiko beste hainbat herritan, zerutik zetorren su hark dena kendu zien emakume eta gizonei. Gaur, mundua erortzen zaigu inguruko ezer matxuratzen edo zimurtzen bada. Orduko denborak gainditu zituztenek erakusten dute segurtasun hori ez dutela gauzek ematen. Ondo pentsatzen badut, lagunaren hizkeraren gozoak,  maitearen besarkadaren beroak edo norberaren bihotzaren sendoak eskaintzen duen segurtasuna bezalakorik ez dago.

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados