Euskal Jaiak Durango
Dendak Bai
Haizetara
Bvrns Academy Durango

Erreskatearen euforia

Mariano Raxoik eta bere eskutik doazen lobby finantzarioek ezin izan dute gehiago atzeratu erreskatea: Eurokopako lehenengo jardunaldian Espainiako selekzioak jokatzen zuen egun berean iragarri da. Egun bat lehenago, Obamak eta Merkelek telefonoa hartu zuten eta Marianori ultimatuma eman zioten: “Aizak motel, etzak Eurokopako finalera itxaron. Hik erabakia atzeratzen duan bitartean, gu geu arazotan sartzen gabiltzak eta!”. Eta Raxoiri plana zapuztu zitzaion. Finalean iragarri beharrean, ligaxka faseko lehenengo partidan iragarri zuen. Baina adi! Finalerako astebururako utzi dutelako diru-kantitatea zehaztearen afera. Beraz, egun horretan, Espainiak finala jokatzen badu bederen, lokatz finantzario eta euforia futbolistikoa eskutik joango direnaren apustua egingo nuke.

Domekan, Espainiako lau agintari elkartu ziren Gdansk hiriko futbol zelaiko palkoan. Raxoi, Villar (futbol federazioko presidentea), Letizia Ortiz eta haren senarra, printzea. Ziurrenik, partida hasi baino arinago batak besteari bostekoa eman ostean, elkarri esan zioten: “Izorratuta gabiltza Espainian, baina, ze demontre, bejondeiola selekzioari!”. Horrez gain, aulkian eseri aurretik, kanape iberikoak jaten zituzten bitartean, Raxoik, printzeak eta Villarek topa egingo zuten Poloniako erreserba ardo batekin (Letiziak ez du alkoholik edaten) eta Marianok ozen botako zuen, bere hizkuntzan: “Gora ardaua!”.

Gero, masailak gorri zituztela, palkoan eseri ziren laurak: Printzea, Letizia, Villar eta Raxoi (ezkerretik eskuinera). Ardoaren euforia bizitzeko irrikan zeudela, hara non agertu zen Cesc-en gola, berdinketaren gola! Eta laurek eskuak altxatu zituzten, bakoitzak bere erara: printzeak pijo eta harroputzen antzera; Letiziak ukabil bakarra altxatu zuen, marxisten antzera, baina badaezpada eskuinekoa altxatuz; Villarrek, bere buruari pisua kenduko balio moduan goratu zituen bi besoak, pozez; eta Raxoik, ahoa zabalik eta ukabilak gogor estutuz, berdinketa baino zerbait gehiago ospatu zuela zirudien. Erreskatea baino poztasun handiagoarekin jaso zuten Espainiaren berdinketa. Uste genuen Espainia zaleak optimistagoak zirela!

Domekako espainiarren golak eta segundo bakan batzuetako euforiak ez zuen albistea ahaztarazi, ez. Raxoiren euforiak ezin izan du irratsaioetan, telebistako debateetan eta egunkarietako iritzi artikuluetan gaiaren atentzioa desbideratu. Potoloa da Espainian duten eta Euskal Herrian dugun arazoa, eta behingoagatik, autokritika egiten dute, ez dute eztabaida saihestu. Erreferendum ez ofizialak antolatu dituzte zenbait webgunetan eta CIS-ek (Centro de Investigaciones Sociológicas) egiten dituen inkestetan hasi dira gaiaren inguruan galdera egiten. Behingoagatik, Espainiak onartu du: futbol selekzio gorri garaiezinak aurrelari bat behar du, goleatzailea, errematatzailea. Horixe da eztabaida nagusia.

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados