Euskal Jaiak Durango
Dendak Bai
Haizetara
Bvrns Academy Durango

Amets debalde? Bale!

Benito Lertxundik kontatu
zizkigun behin, mila bederatziehun
eta lehenengo urtean Orioko
barraren aurreraino iritsi zen
itzelezko balea harrapatzeko izan
ziren abentura eta gora beherak.
Ehun eta hamaika urte geroago,
Xabier Euskitzek eta Antxon
Sarasuak bestelako abenturak
ekarri dizkigute gogora. Euskal
Eskola Publikoaren balea iritsi da
gaur Zarautzera, itsasoko biziduna
den bezain eskuzabal eta
emankorra.

Oraingo garaiotan, urteroko
ospakizuna egin behar omen da
aldarrikapen orori eusteko, eta
bilatzen den helbururako bidea ez
galtzeko.Ondo dago hori. Euskal
eskola publikoak bere aniztasuna
eta euskaltasuna utzi nahi du
agerian, baina gainerako gauza
guztien gainetik bere
publikotasuna nabarmentzea
bilatzen da. Publikoa da denentzat
berdina delako, gizabanako
bakoitzaren berezitasunen
gainetik, hezkuntza berdintzailea,
kalitatezkoa eta doakoa.

Gauza bitxia da hezkuntza,
gizakiari gizaki egiten laguntzen
dio, garapena bideratzen dio eta
inoiz ez da bere emaitzaz asetzen,
belaunaldiz belaunaldi beti
hobetzeko egitekoa bere gain
hartzen duelako. Baina gizakiok,
hezkuntzaren beharra dugun neurri
berean, hezkuntza sistemak ere
badu gizaki guzti-guztien
laguntasuna eta babesaren
beharra. Agian izango da jasotzen
dugunaren ordaina eman behar
dugulako bueltan, gure ostetik
etorriko direnek ere berena jaso
dezaten.

Sustraiak dira arbolak lurrean
mantentzen dituztenak, zimenduak
dira eraikinak zutik mantentzen
dituztenak. Zentzu berean,
hezkuntza da herri baten sustrai
edo zimendua. Euskal eskola
publikoa da arbolaren sustraietako
bat, besteak bezain funtsezkoa.

Horregatik, ez du oso
zentzuzko ematen
 sustraietako bat murrizten
saiatzea edo elikatzeari uztea, une
honetan boterean daudenak egin
nahi duten moduan. Krisiaren
aitzakiapean guraizeak atera
dituzte eta  arbolaren adar
zaharrak edo soberan egon
daitezkeenak kendu beharrean,
inausketa sustraietan hasi dute.

Kalekume gehiegi omen daude
oraingo agintarien artean. Baina,
ez da derrigorrez nekazaria izan
behar arbolari sustraiak mozten
badizkiozu, epe laburrean
sikatzeko arriskuan egon
daitekeela konturatzeko. Horra hor
ere hezkuntza murrizteak ekar
ditzakeen arriskuetako bat: eduki
batzuk “kolokan”
gera daitezkeela. Urreari begiratuta
ere, hezkuntza inbertsioa da, eta
ez gastua.

Dena dela, sinplekeria
litzateke erruak eta ardurak beti
inoren lepo gainera bota nahi
izatea.  Oraingo honetan,
euskal eskola publikoa, denona
da, defendatzeko ardura ere
guztiona den modu berean.
 Urratsak aurrera ematen
jarraitu nahi badugu, ezinbesteko
izango da hezkuntza sistemari
gero eta gehiago ematen jarraitzea
eta gutako bakoitzak dagokion
ardurei eustea. Egin dezagun
amets bada, eta egin dezagun
debalde. Bale! Bale! Bale!

 

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados