Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Eraso sexistarik ez

IruñaIruñeko Hiritik dator notizia. Irundarrek argi daukate: Ez dute onartuko sexu erasorik.

Atzo, astelehen buruzurian, milaka lagunek Iruñeko Gaztelu plaza goraino bete zuten eraso sexistak gaitzesteko, bi egun lehenago Udaletxe aurrea bete zuten bezala. Elkartasunaren indarra argi geratu zen. Iruñeko Udalak, Peñetako partaideek eta hainbat eragilek bat egin zuten mugimendu feministaren aspaldiko aldarrikapenarekin: ERAZO SEXISTARIK EZ.

Nafarroako hiriburuko arduradun eta eragileen erabakia zein irmotasuna eredugarria iruditzen zait. Badakigu egun batetik bestera ez dela aldatuko matxisten jarrera. Dena den, neurriak hartzen hastea eta arazo hau feministena ez eze, gizarte eredu patriarkal osoarena dela konturatzen hastea urrats bat dela deritzot.

Aipatutakoaren haritik, jaietan ez ezik, gizartean merezi dugun espazioa, eguneroko jardueretan ere aldarrikatu behar dugu; etxean, prentsan, telebistan, kalean, tabernetan, eskolako patioetan…Izan ere, ez daukagu betaurrekoak moreak jantzi eta ingurua behatzea baino egunero partekatzen ditugun espazioetako orekarik eza ikusteko.

Horrela bada, beti, espazio guztietan, jaun eta jabe izaten ohituta dauden zenbaitzuri zaila egiten zaie berdintasuna eta parekidetasuna ulertzea, are zailagoa onartzea. Behin eta berriz “gure gorputzak gure territorioak” ozen esan dugun arren, ez dute entzun gura, antza.

Dena den, aldarrikatzen jardutea gogorra izan arren, ez gara isilduko harik eta, kaleak, jaiak, gauak eta askotariko espazioak gureak ere izan arte. Harik eta, erazo sexista gabe, askatasunean bizitzea lortu arte.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (4 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Miren

    Arrasaten ere sexu erasoa jasan du emakume batek asteburuan.
    Bihar, uztailak 13, asteazkena, elkarretaratzea 19:30etan Arrasateko Herriko Plazan

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados