Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Bariku beltzak

Niretzako asteko egunik onena ostirala da. Asteburuaren aterian gaudelako eta nahiz eta nekatuta egon barikuek bere enkantua dute. Etxera joan aurretik, lagunekin egoteko aukera ematen digute eta Goienkaletik bueltatxo bat emateko denbora ere, saskibaloiko partidua zapatu goizean goiz goizetik jartzen ez badigute, noski. Baina orain eguraldi onarekin bariku arratsaldeetan terraza batean jarrita egoteak izugarrizko plazerra ematen dit.

Baina azken hilabeteotan zeozer arraroa sumatzen hasia naiz barikuetan eta lehen zuten enkantua gero eta gutxiagoa dela igerri dut. Barikuak heltzeko irrikatzen nengoen baina azken boladan, nire  gustokoak ez dira. Galdetuko didazue eta zergatik? Ba erantzuna argia da. Mariano Raxoik ostiralero murrizketaren bat iragartzen duelako. Eta diot zergatik aukeratuko ote ditu ostiralak? Agian geuri be bost axola zaugulako eta egia esan hala da.  Ostiralak heltzen direnean asteburuan zer egingo dugun, nora jo dezakegun edo nireudakao oporraldia prestatzen ematen dugu denbora. Jai egun hauetan, deskonetatzea dugu helburu eta gainerako kontuan, hor konpon, Maria Anton!

Raxoi jaunak zenbait murrizketa iragarriko ditu? Nik ez dakit, baina ziur nago, gehiengoentzat kaltegarriak izango direla eta gutxi batzuentzat, berriz, onak. Edo bestela galdetu diezaiegun banketxeetako agintari horiei, Bankiakoei esaterako. Aste honetan Mariano Raxoi jaunak iragarri baitu Bankia bantxeari diru publikoa emango diotela. Uste denez, barikurarte ez dute ezer aipatuko, Bankia da, hain zuzen ere, laguntza publiko handiena beharko duen bankua. Diru publikoa erabiltzen dute Bankuak salbatzerako orduan. Jainkorik bada, nola onar dezake guzti hau? Nori eta banku bati? Nire ustez, gaur egun bizi dugun krisi ekonomikoaren errudunak direnak. Neurria handi batean baietz esango nuke. Hau da markie!

Ez dakit aurrerantzean zeintzuk izango diren gure Marianok iragarriko dituen murrizketak baina hobe ez jakitea eta Athletic-eri gure babes osoa ematea. Nola azaldu txapelketa bikaina egin ondoren burumakur bukatzea? Nola azaldu Europa erdia liluratu duen taldea saririk gabe gelditzea? Madrilen izan beharko du, bi aste barru, Espainiako Kopako finalean. Edo zergatik ez?  Bost izarretako hotelean asteburuan izango dudan banketerako arropa, oinetakoak eta jertse berriak erostea. Marianok gol bikaina sartu digu. Eh?

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados