Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Xake aurreritziei, mate ezintasunari

Betidanik pentsatu izan dut nik
xakea ???persona
argien??? jokoa dela, eta ni
neu pertsona arrunt-arrunta izanik,
nolabaiteko bekaizkeria eta
konplexua sentitu izan dut ,
hurbilekoren bat jokoan ikusi
dudanean. Hamar urteko gizontxoa
irakasten hasi zaidanean, albo
batera utzi ditut nire ustezko
ezintasunak, eta hasi naiz ni ere
jokoaz apur bat gozatzen. Hori ere
bada Zornotzako Xake Elkartekoak
desgaitasunen bat duten herritar
batzuei errege, dorre eta zaldien
arteko jokoa irakastera bultzatu
dituen arrazoia. Azken finean,
gozamena ez al da aisialdiaren
helbururik behinena?

Gauzak errazteko edo, gela
bereziak, eskola bereziak eta
jarduera bereziak antolatu izan dira
 orain arte, pertsona
???berezientzat???
zuzenduak. Gehiegi ohitu gara
desgaitasunen  edo ???
handicap??? bat duten
pertsonak  taldetan
sailkatzera eta ikasketak, lana eta
aisialdi berezia eskaintzen zaiela
ikustera. 

Ondo  daude taldeak,
elkarteak eta jarduera eta ikasketa
berezituak, ahalmenak garatzeko,
potentzialak baliatzeko eta
bizimodua errazteko badira. Baina,
batzuetan, gizakion arteko hesiak
eraikitzeko baino ez dira. Eta
gehiegizko banaketak
desgaitasunik egiazkoena eta
ankerrena eragiten du:
intolerantzia.

Zorionez, munduan badira
desgaitasun teorikoak alde batera
uzten eta pertsonaren gaitasunak,
gogoak, nahiak eta gozatzeko
moduak aintzat hartzen
dituztenak. 

Zorion hori nahikoa ez balitz,
Zornotzan albiste bikain hori
biderkatu egiten zaigu, hainbat
pertsona daudelako gizarte elkartu
eta berdintzailean bizitzeko
borondatea erakusten, eta helburu
hori lortzeko ahalegina egiten
duten pertsonak. 

Horietako batzuk dira
 Zornotzako  Gizarte
Ongizate alorrean , bertako
Eguneko Zentroetako erabiltzaileei
aisialdi barnerakorra eskaintzeko
esfortzuan ari direnak. 

Eta, horietako batzuk ere
badira Zornotzako Xake Elkarteko
Txefe, David eta besteak. Beren
ardurekin nahiko ez balute bezala,
herriko gaztenenen artean
xakearen ???pozoia???
sartzearekin nahiko izango ez
balute bezala, geratzen zaien
denbora apurra eskaintzen dute
aurreiritziek sortutako ezgaitasun
eta ezintasunei xake eta mate
 emateko ahaleginean.

Aurreiritziak eta konplexuak
dira gure gaitasunak, zaletasunak
eta nahiak murrizten eta arima
hertsatzen dizkiguten deabru
beltzak. Apurtxo batez, eztakit
nork  pertsonak sailkatzeko
asmatu zituen izenak eta
 eztakitnondik gaitasunak
mailakatzeko asmatutako mailak
albo batera utziko bagenitu, eta
aisialdian behintzat, pertsonaren
 zaletasun eta gozamenari
begiratuko bagenie,  agian,
denoi balioko liguke
 askeago bizitzeko eta
bizitza gozagarriagoa
partekatzeko. ??? Nik ez
dakit??? eta ???Nik
 ezin dut??? esaldiak
baztertzen badira, ??? Nik nahi
dut???  nagusituko da,
eta horrek berarekin
 ekarriko du laster ???
Nik ahal dut???
 preziatua.

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados