Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Atzera be? Bai, zoritxarrez

Gororatzen dozue egun berbera bizitzera
derrigortuta egoan gizonaren istorioa kontetan
eban pelikulea? Barriro nator emakumeak han
eta hemen erailten dabilzala esatera. Gu be
kondenauta ete gagoz ala?

Bihotza birrinduta daukat, apurtuta , eta
zatiak  loktiteagaz pegetan saiatzen
nazen arren, emakume bat eraila,
jipoitua,kolpetua izan dalako albistea
irakurtzean pegamentua urtu eta zatiak lurrera
jausten jataz barriro. Emakumea nazalako
pasetan ete jatan? Ez, pertsona nazalako.

Atzera be esan beharko dogu indarkeria
matxista gizartean nagusi dan harreman eredu
patriarkalean oinarritzen dala, indarkeria
emakumearen gutxiespen sistematiko eta
sistemikotik datorrela, emakumeari,
historikoki, balio eskasa emon izan jakolako.

Atzera be esan beharko dogu indarkeria
matxistaren kontrako borroka danon ardurakoa
dala, eta esparru guztietan landu behar dala,
hezkuntzan, justizian, osasunean, etxean,
kalean, ikastolan, jolastokian… euskereagaz
egin behar dan moduan.

Atzera be esan beharko dogu indarkeria
matxista sexuen arteko ezberdintasunetik
datorrela eta  parekidetasunera heltzeko,
hau da, emakume eta gizonak maila berean
egon daitezan, emakumeari lagundu behar
jakola… euskereari lagundu behar jakon modu
berean.

Atzera be urten beharko dogu nazkatuta
gagozala esatera

Atzera be…

Ez deutsat publizidaderik emongo
indarkeria matxista politika egiteko erabilten
dala esan dauan burubakoari. Nik ezinbesteko
joten dot indarkeria matxistaren gaia bizitzaren
esparru guzti-guztietan sartzea, erabagi eremu
guztietatik eragin behar da. Transbertsala da…
euskerea bezala.

Nire hitz honeek gazteengana heltzea
gurako neuke, gaurko mutilek emakumea
beren pare ikusi dagien eta parekidetasunaren
bildur izan ez daitezan eta gaurko neskek
beren emakumetasuna defendiduteko
 adorea izan dagien. Gaur, inoiz baino
gehiago, BELDUR BARIK urten behar
dogulako… euskereagaz bezala.

Bihotza birrinduta daukagu, bai, baina
atzera be altzauko gara nahikoa dala
oihukatzeko: NAHIKOA DA!!!

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Marisa

    Bai Karmele, bihotza birrinduta daukagu bai, asteburua be ez da gitxiagorako izan; Carabanchel, Sevilla, ElVendrell…noiz arte? Halan zein holan “ZUTIK EMAKUMEOK” oihu egitea eta parekidetasunari bultzada emotea baino ez jaku geratzen. Martxan jarraitu behar dogu, harik eta indarkeria baztertu arte.

    Deja una Respuesta
  2. Marisa

    Bai Karmele, bihotza birrinduta daukagu bai, asteburua be ez da gitxiagorako izan; Carabanchel, Sevilla, ElVendrell…noiz arte? Halan zein holan “ZUTIK EMAKUMEOK” oihu egitea eta parekidetasunari bultzada emotea baino ez jaku geratzen. Martxan jarraitu behar dogu, harik eta indarkeria baztertu arte.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados