Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

‘Olatu arteko txalupa arraroa’ aurkeztuko dute Joseba Sarrionandiak eta Ines Osinagak

Musika eta literatura uztartzen dituen ‘Olatu arteko txalupa arraroa’ aurkeztuko dute Joseba Sarrionandiak eta Ines Osinagak Iurretako Herri Bibliotekan maiatzaren 11n. Ekitaldirako sarrera gonbidapenarekin izango da.

80 minutu inguru irauten duen ikuskizuna osatzen duten letrak, Joseba Sarrionandiak sortu zituen Kuban duela ia hamar urte. Hitzei, musika jarri zien Gose taldeko Osinagak eta Gosariak proiektua gauzatu zuten. Orain, idazlea Euskal Herrian dela, letra horien jatorria eta zergatia azalduko ditu Osinagaren musikaz lagunduta.

‘Olatu arteko txalupa arraroa’ emanaldiak dozena bat testu biltzen ditu eta “bidaia luzeko kantuak dira, edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia”, sortzaileen esanetan. Izan ere, Habanan sortutako testuak, Atlantikoa zeharkatu zuten eta Euskal Herrira heldu ziren “eskuz esku, konplizez konplize, sekretu bat konpartitzen dutenen artean sortzen den zirrara hori lagun”.

Agerraldirako gonbidapenak eskuratzeko, beharrezkoa da Herri Bibliotekara presentzialki bertaratzea. Herrian erroldatuta daudenek gaurtik aurrera eska dezakete eta gainontzekoak bihartik aurrera, gonbidapenak agortu arte. Ordutegia, astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados