Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Neska dantzariak mutilekin plazaratuko dira lehenengoz Iurretako Urrijena jaian

Neska dantzariak mutilekin plazaratuko dira lehenengoz Iurretako Urrijena jaian

Iurretan bost urterik behin ospatzen den Urrijena jai eguna, urriaren 12an ospatuko da eta aurten berrikuntza nabarmenarekin dator, lehenengo aldiz neska dantzariak gonbidatu dituztelako. Erabaki horrekin “Urrijenako jai-giroa handitzeaz eta aberasteaz gainera, hain beharrezkoa den parekidetasunerantz pausu bat ematea gura dugu”, antolatzaileen esanetan.

Orain arte ospatutako Urrijenetan, herriko dantzari izandako gizonezkoak plazara dantzan egiten irten izan dira. Aurten, berriz, 2013 urteko San Migeletan hasitako berrikuntzari jarraipena emango diote; hain zuzen, Iurretako jaietako dantza-saio guztietan mutil dantzariek parte hartzeaz gain neska dantzariek ere agertzea.

2014ko Urrijena jaiaren antolatzaileek “jaialdi parekide, bizi eta herrikoagoa lortzea” espero dute, asmo horretarako bideratu baitituzte “burututako lan eta aldaketa guztiak” eta horretarako “neska, mutil, andra ta gizon” gonbidatu dituzte.

Urriaren 12ko egitaraua goizeko bederatzi eta erdietan hasiko da Maspeko aparkalekuan taldeen argazkia eginez. Ordu bete geroago Montoitik plazaraino burutuko den pasakallea abiatuko da eta 11.00etan Meza Nagusia izango da. Ondoren Dantzari Dantza eta Gorulari Dantza eskainiko dituzte partaideek eta jarraian omenaldia egingo zaie 65 urtetik gorakoei. Dantza agerraldia andra eta gizonen Soka Dantzarekin amaituko da.

Arratsaldeko hiruretan Tellituko parkiñean kokatuko den karpan bazkaria izango da, bertan taberna zerbitzua izateaz gain berogailuak ere egongo direla. Urrijenak Oxabi taldeak karpan zein herrian zehar girotuko duen erromeria eta dantza-kantu potearekin amaitu dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Miren

    “mas vale tarde que nunca” dio gaztelerazko esaera zaharrak.
    Zoriodxonak neskak. Berri pozgarria benetan zuek be plazan ikusteko aukera izatea.

    Deja una Respuesta
  2. Miren

    “mas vale tarde que nunca” dio gaztelerazko esaera zaharrak.
    Zoriodxonak neskak. Berri pozgarria benetan zuek be plazan ikusteko aukera izatea.

    Deja una Respuesta
  3. Bazan garaia!!!!!

    Ordua da tradizio matxistak aldatzen joateko. Zorionak Ixorretar danei!

    Deja una Respuesta
  4. Bazan garaia!!!!!

    Ordua da tradizio matxistak aldatzen joateko. Zorionak Ixorretar danei!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados