Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Musika ekitaldi ugari eta Mikel Goñi pilotaria Elorrioko Erreka Kaleko jaietan izango dira

Musika ekitaldi ugari eta Mikel Goñi pilotaria Elorrioko Erreka Kaleko jaietan izango dira

Azken urteetan jai-egutegian bere lekua hartu duten Erreka kaleko jaiak ospatuko dira asteburu honetan Elorrion. Kale horretako eta inguruetako hamabi taberna, EME-Elorrioko Merkatarien Elkartea eta Udalaren laguntzarekin antolatutako egitaraua gaur hasiko da ohiko pintxo-poteoarekin.

Prestatutako ekitaldi nagusiak bihartik aurrera burutuko dira eta egun horretarako kontzertua iragartzen dute herriko plazan gaueko 22.00etatik aurrera, agertokian Tribute to Eskorbuto eta The Mocker’s taldeak izango direla. Gaueko 23.00etan berriz beste kontzertu bat hasiko da Gaztetxean, kasu onetan A-Srama Live Asian Experience-rekin, eta saio hori amaitu ondore Dj-en saioa hasiko da.

Hilario Azkarate pilotalekuan jokatuko diren esku pilota partiduekin hasiko dira larunbateko ekitaldiak, arratsaldeko 18.00etan. Lehenengo norgehiagokan kadeteak jokatuko dute eta Paul eta Gontzal elorriarrak Markinako bikote baten kontra arituko dira. Ondoren, nagusien partidua jokatuko da eta protagonistak Azpiri eta Bikuñak  eta Mikel Goñi eta Garaizabalek osatutako bikoteak izango dira.

Arratsaldeko 18.30ean Luhartz taldeak eskainiko duen erromeria hasiko da plazan eta gaueko 23.00etan Anger, Bide Bakarra eta Baghdad taldeek eskainiko duten kontzertua hasiko da Gaztetxean. Arriola Antzokiko Ateneoan berriz, Korrupted eta Brothers taldeen kontzertua hasiko da gauerdiak eta saioa amaitu ondoren Dj-en ekitaldia hasiko da.

Igandeko ekitaldiak goizean irekiko den 3 R azokarekin hasiko dira eta eguerdian batukada talde bat ibiliko da erdigunea girotzen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados