
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrea irabazi du Miren Amuriza bertsolari berriztarrak. Eneko Abasolo ???Abarkas??? iurretarrak hirugarren lekua lortu zuen eta finalean sartzeko aukerak ditu. Zornotzako Zelaieta Zentroan 930 lagun inguru batu ziren joan zen domekan ospatu zen saioan.
Miren Amuriza izan da Amorebieta-Etxanoko finalaurreko irabazlea eta zuzenean datorren abenduaren 18an BEC-en ospatuko den finalean izango da. Berriztarra nagusitu zen Zornotzan lehiatu ziren sei bertsolarien artean.
Bertsolari berriztarrak 542 puntu batu zituen saioan eta ???Abarkasek???, berriz, 515,5 puntu. Beraz, finalean sartzeko aukera handiak ditu iurretarrak, baina datorren abenduaren 5ean Gernikan izango den azken finalerdian gertatzen denaren zain egon beharko du. ???Abarkas??? laugarren dago puntuazioa orokorrean.
DURANGON. Amorebieta-Etxanoko albisteak