Banner en desktop Banner en moviles
Iurretako Udala
San Agustin Kultur Gunea Durango
Santos Arriandi
Amorebieta-Etxanoko Udala

Mañariko Udalak herriko sarreran aparkaleku berri bat eraikitzea lehenetsiko du aurrekontuetan

Mañariko Udalak aparkaleku berri bat egitea lehenetsiko du 2024an eta egitasmo horretarako 47.000 euro bideratu ditu urteko aurrekontutik. Guztira, 1.063.970 euroko aurrekontua onartu zuten 2024 urterako, HB Bilduren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin.

Aurtengo ekitaldirako aurreikusitako inbertsio azpimarragarriena herriko sarreran kokatzea aurreikusten badute ere, Udalak “aukera ezberdinak aztertzeko prestutasuna du”, Ainara Otxotorena alkatearen esanetan. Aparkalekua eraikitzeko, ordea, 120.000 euro inguruko inbertsioa egin beharko da.

Auzo bideen konponketarako beste 40.000 euro bideratuko dira, eta aurreikusitako beharren arabera “Aldegoiena auzoan egingo dira bideen konponketak”, alkatearen arabera.

Inbertsioen ataletik beste 15.000 euroko diru atala onartu dute hilerriko arazoaren azterketa geologikoa egiteko. Izan ere, kanposantuaren eskuinaldea hondoratzen ari da, eta arazoa nondik datorren ikusteko, eta beharrezko konponketak egin aurretik, analisi geologiko bat egin behar da.

Aurrekontuan 70.000 euro aurreikusten dira kultura sustatzeko. Diru kopuru hori “ez da gauza konkretu baterako bakarrik, baizik eta kultura urte osoan zehar sustatzeko”, Otxotorenak azpimarratu duenez.

Gainera, egin nahi diren inbertsioetan, kirolgunea errekuperatzaileen bitartez girotzea eta Kirikiño kaleko trafikoa mantsotzeko neurriak hartzea aurreikusten dute.

Bestalde, herriko elkarteen diru laguntzen partida 50.000 eurorekin handituko da, eta alokairuan bizi direnei laguntzeko eta putzu septikoak ipini edo eraberritzeko ditu laguntzak mantenduko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados