Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Lukiek eta Liher taldeek eskainiko dituzten kontzertuekin hasiko dira bihar Mendiolako jaiak

Abadiñoko Mendiola auzoak San Kristobal jaiak ospatuko ditu bihartik domekara bitartean eta Errekatxo auzo elkarteak antolatutako egitarauan, musika kontzertuak eta erromeriak, lehiaketa gastronomikoak eta dastaketak, Eixu artisau eta ekoizleen azoka eta Jose Antonio Azkorbebeitiari egingo dioten omenaldia nabarmentzen dira.

Ospakizunak bihar bertan hasiko dira, 18:00etan, auzotarrek Errekatxotik eramango duten Donien atxa altxatzearekin. 21:00etan berakatz-zopa dastatzeko aukera egongo da eta 22:30ean Lukiek eta Liher taldeek eskainitako kontzertua hasiko da.

Abadiñoko auzo desberdinetatik bertaratzeko, doako autobusa jarriko du Udalak. Irteerak 21:30ean, 22:00etan eta 22:30ean izango dira Traña-Matienako eskolaren paretik, eta Zelaietan eta Muntsaratzen (Bizkaibusen geralekuetan) geldituko da. Itzulerak, 02:00etan, 03:00etan eta 04:00etan izango dira.

Zapatuko egitaraua goizeko 11:00etan irekiko den Eixuren artisau eta ekoizleen azokarekin abiatuko da. 13:30ean iazko abenduan hil zen Jose Antonio Azkorbebeitia omenduko dute Alluitz dantza taldearen eta lagunen partaidetzarekin. Ondoren ‘maleta siku’ bazkaria egongo da Onintza Enbeita eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ bertsolariek girotuta.

Herri kirolak

Arratsaldeko 19:00etan tortila txapelketa hasiko da eta 22:00etatik aurrera Luhartzek girotutako erromeria egongo da.

Domeka arratsaldean Zelaitarren eta Abadiñoko Sokatira taldearen arteko herri kirol erakustaldia egongo da eta iluntzean parrillada egongo da KSKA Selektorrak girotuta.

Astelehenean meza egongo da 11:00etan eta ondren gazta, ogia eta ardoa dastatzeko aukera egongo da. 13:00etan bolo eta ugasixo txapelketak jokatuko dira eta 14:00etan zozkatuko den errifarekin eta Donien atxa botatzearekin amaituko dira ospakizunak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados