Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Larrea eskola publikoko patioa berritzeko lanak amaitu dira

Amorebieta-Etxanoko Udalak Larrea eskola publikoko patioaren instalazioak berritzeko lanak amitu ditu, hiru hilabeteko lanen ondoren. Ikastetxearen kanpoko espazioa berritzeko zein ingurune inklusiboagoa, naturalizatuagoa eta ikasleen garapen ludiko eta sortzailerako egokiagoa eskaintzeko 115.280 euro bideratu dira.

Jolastokian burututako lanen bidez “haur guztiek jarduera ludikoetan modu inklusiboan eta hezkidetzan parte hartu ahal izateko espazioa sortu da”. Izan ere, eraldaketa horrekin jolaserako eta mugimendurako aukerak handitzen dira, “kide izatearen sentimendua indartzeko, jarduera fisikoa sustatzeko eta ikasleen garapen emozionalari laguntzeko”, Udaleko arduradunen esanetan.

Material ekologikoak

Landare-azalera 332 m² handitzeaz gain “diseinu berriak eremu berde gehiago jasotzen ditu, azalera gogorrak arindu eta naturarekiko kontaktua hobetzeko”. Helburu horrekin, tamaina ertaineko zuhaitzak landatu dira trenbidetik gertu, itzala eskaintzen dutenak eta patioko mikroklima hobetzen dutenak.

Trebetasuna, oreka eta sormena sustatzen duten jolasak ere jarri dira patioan: eskailera eta txirristadun etxetxo bat, oreka-zutoinak, antzerki eta musikako txabola bat eta aulkiak dituen mahai bat nabarmentzen dira, irudimena eta interakzio soziala sustatzeko diseinatuak. Elementu horiek egiteko material ekologikoak eta ingurunea errespetatzen dutenak erabili dira.

Gainera, dauden ur-iturriak kanporako irteerarekin lotzen dituzten ibilbide irisgarriak sortu dira, jolaserako eta esploraziorako ingurune segurua eta estimulagarria sustatuz. Mahai eta aulkiez hornitutako espazioak, halaber, jolasteko, atsedenerako edota sozializatzeko aukera eskaintzen du.

Eskola-komunitatearen mesedetan egindako jarduera honen bitartez, Udalak hezkuntza-azpiegiturak eta gazteen ongizatea hobetzeko duen konpromisoa berretsi du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados