Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka
Iurretako Udala

Lapatx taldearen ‘Aurreiritziak’ laburmetraiak irabazi zuen
24 Ordu Digitalean lehiaketa

Andrea Martinez eta Iker Maguregik osatutako Lapatx taldeak irabazi zuen asteburuan Elorrion izan zen 24 Ordu Digitalean lehiaketa. XII. edizioa bete duen ekimenean, 18 taldek asmatu, filmatu, ekoiztu eta aurkeztutako lanak lehiatu ziren.

Arriola Antzokiak antolatutako ekimenean parte hartu zuten talde guztiek, bariku arratsaldean jakin zituzten aurtengo lehiaketaren oinarriak. Edizio honetako gaia ‘Nortasuna’ izan zen, filmean agertu behar zen objektua Pasaportea zen eta nahitaez agertu beharreko esaldia “Su gabe ezta kerik” izan zen.

Hiru ardatz horiek hartuta, partaide guztiek 24 ordu izan zituzten pelikularen gidoia landu, irudiak grabatu, pelikula ekoiztu eta lehiaketara aurkezteko.

Egindako laburmetraia guztiak zapatu arratsaldean ikuskatu zituen Ane Asla Borrallo, Eneko Diaz Ugarte eta Ibai Elorzak osatutako epaimahaiak. Gauean, lepo bete zen Arriola Antzokian egindako emanaldian berriz, aurkeztutako lanak guztiak erakutsi ziren.

Lehiaketako film irabazlea Andrea Martinez eta Iker Maguregik osatutako Lapatx izenarekin aurkeztutako ‘Aurreiritziak’ izan zen. Lan horregatik 700 euroko saria eskuratu zuten.

Istorio eder bat

Epaimahaikideen arabera ‘Aurreiritziak’ filmaren egileek “hitz barik istorio eder bat transmititzea lortu dute. Soinua eta irudia ere oso ondo jantzi dituzte bata bestearekin eta, amaieran, espero ez genuen buelta zoragarria eman diote nortasunari”.

Edizio honetako bi lan finalistak Ikusi Makusi taldearen ‘Izan zeu’ eta Berta Productionsen ‘EgunERO’ izan ziren. Bakoitzak 500 euroko saria eskuratu zuen.

‘Izan zeu’ “oso lan freskoa” izateaz gain, “gaur eguneko formatu berriak ekarri dizkigute, eta youtuber umoretsu berri bat aurkeztu”, epaimahaikideen arabera. Gainera, “mezu positiboa taularatzeko elegantzia zuena! Birtualean baino bizitza errealean izan gaitezen ba zoriontsu!” baloratu dute.

‘EgunERO’ filma berriz, “erotuko gintuztela pentsatu dugu baina lanak azken erremate ederra oparitu digu” lanak epaitu zituen hirukotearen arabera. Horrez gain “interpretazio borobila, exhibizio polita eta erreferentzia zinematografikoz jositako lana” dela iritsi zioten.

Publikoaren saria, azkenik, Atabalak taldearen ‘Molotov’ piezarentzat izan zen. Irabazleek Arriola Antzokian eskaintzen diren zuzeneko ikuskizunetarako sarrerak eskuratu zituzten.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados