Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Landare eta loreen hamabi enpresaz gain, sei ekoizleren postuak egongo dira Garaiko Azokan

Euskal Herri osoko mintegietako landare-loreak, lorezaintzako lanabesak eta baserriko tresnak ikusteko eta erosteko aukera eskainiko du apirilaren 21ean egingo den Garaiko X. Landara eta Lorazaintza Azokak. Eremua goizeko 10:00etatatik arratsaldeko 15:00ak arte egongo da zabalik.

Garaiko Udalak eta Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak antolatutako ekimenean 18 postu egongo dira eta horietatik 12 landare zein loreekin lotutako enpresak izango dira. Bertan, lorategiak, lore apaingarriak, kaktusak, landare haragijaleak, fruta landarak, ortuko hasi eta landareak, fruitu txikiko landareak eta beste produktu batzuk ikusi eta erosi ahal izango dira.

Azoka osatzeko beste sei postu kokatuko dira. Antolatzaileek makinak edo eskuko tresnak eskainiko dituen enpresa bat eta egurra eta loreak uztartzen dituen artisau bat gonbidatu dituzte.

Eskualdeko baserritarrak

Gainera, “eskualdeko lau baserritarrek Durangaldeko baserriko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera eskainiko dute. Azokan, gazta, baserriko ogia, gozoak, taloa, sagardoa, txakolina, garagardoa eta kontserbak izango dira”, antolatzaileek azpimarratu dutenez.

Aurtengo urtean ere erosketetarako zaindegi edo kontsigna zerbitzua egongo da.  Azokazaleek erosketak zaindegi batean gorde ahalko dituzte azoka giroaz gozatzeko eta, etxera joateko momentuan, hasieran eman zaien tiketa erakutsita bueltatuko diete erosketa. Azokaren eremuan, erosketak zaindegira eramateko laguntzaileak egongo dira.

Zerbitzu hau erabiltzen duten guztien artean, Durangaldeko ekoizleen produktuen otzara bat zozketatu egingo da. Zozketaren irabazleak Durangaldeko ekoizleen ‘Etartie’ dendan jasoko du otzara baserritar baten eskutik.

Azokaren esparruak musika doinuz girotuko dira eta, horrez gain, Garaira hurreratzen den jendearentzako gune aproposa egokitu da egun zoragarria izan dezan. Hala ere, eguraldiak lagunduko ez balu, ekimena Garaiko frontoi estalian egingo da.

Antolatzaileek San Migel Garaiko Nagusien elkartearen, Udaleko lantaldeko beharginen eta herriko boluntarioen laguntza eskertu dute, azokaren aurreko egunetan zein azokaren egun berean ematen duten laguntza eskerga dela eta.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados